Hilabetekako artxiboa: azaroa 2005

Agur Hire liburu dendari

Gaur du azken eguna Hire liburu dendak Arrasaten. Hori dela eta, atzo hatxe izan nintzen, eta hiru liburu eraman nituen, hango lagunen oroigarri: Oin hegalariak. Agustín Fernández Paz. (Anaya-Haritza). Mirenentzat. Mutuaren hitzak. Hasier Etxeberria. (Susa). Begorentzat. Zazpi bider zazpi. Felipe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Faxa

Atzo fax bat bidali nuen aspaldiko partez. Hiru urte izango ziren, bai, ukitu ere ez nuela egiten tramankulua, nahiz eta ordenagailuaren ondoan daukadan. Iruditu zitzaidan aspaldiko teknologia bat erabiltzen ari nintzela. Mirenek-eta partida bat irabazten duten bakoitzean, fax bat bidali … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 erantzun

BBBilbo

Atzo bilkura eguna genuen euskal blogariok Kafe Antzokian, Bilbon. Irratia.com-ek bost urte bete dituela-eta B&B 2.0 antolatu zuten irratiko lagunek. Joateko asmoa nuen, baina bezperan katarroa hartu nuen, eta atzo ia egun osoa ohean igaro. Arratsaldeko 20:30ak inguruan, hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Elorriok, irabazi

Aznenean gure neskatilek irabazi egin dute saskibaloian. Elorrio kt3k 29-23 irabazi dio Lauxeta Ikastola B taldeari. Amaitutakoan, Josu Blancok atera die argazki hau. Hortxe daude denak, Rocio eta Leti entrenatzaileekin batera. Zutik ezkerretik hasita, Itsaso, Irune, Altea, Ziortza, Ane, Rocio, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Círculo de Lectores

Atzo Xabier Mendiguren Elizegik deitu zidan, Elkar argitaletxeko editoreak. Esan zidanez, “Círculo de Lectores”:http://www.circulo.es/Contenido/Libros/Libros.asp elkarteak nire liburua aukeratu du bere aldizkarian eskaintzeko Euskal Herriko irakurleei. Antza denez, aldizkariak orrialde bat izaten du euskarazko liburuen berri emateko, eta hor joango omen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 erantzun

Aldatu izena Goienkariari

Goiena komunikazio taldeak oso esperimentu interesgarria abiatu du. Aprobetxaturik datorren urtetik aurrera Goienkariak edizio bakarra izango duela eta birdiseinatu behar dela goitik behera, Goienak erabaki du blog bat sortzea, Goienkaria berritzen, eta hor azaltzea birdiseinuaren gorabeherak. Nik badut proposamen bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 9 erantzun

Flipe galanta CSSen kontura

Sarri sartzen naiz Igor Leturiaren blogean, e-gor blog, baina inoiz ez naiz sartu saltseatzera horko botoietan. Atzo Gari Araolazak erakutsi zidan nolako ahalmena duen blog horrek itxuraz aldatzeko, di-da batean, eta edukirik bat ere galdu gabe. Igorren blogean sartu, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Martutene gogoan

Martutene gora eta Martutene behera, hasi paper zaharren artean bilatzen, eta aurkitu dut nire marrazki bat orain hogeita zortzi urte nire ziegari egina, espetxean sartu nindutenean. Garaia aldizkarian nenbilen orduan, ikasketak amaitu eta gutxira. Frankismoaren azken urteak ziren, nahiz eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Noizko pilota estandarrak?

Atzo pilota partida bat ikusi nuen telebistan, Aimar Olaizola eta Titin III pilotariek jokatu zutena. Eta aspaldiko arazo bat agertu zitzaigun berriro: pilotak erabakigarriak izan daitezke. Tenisean, beisbolean edo mahaiko tenisean ez bezala, non denek jokatzen baitute pilota estandarrekin, hau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Epaiketarik ez!

Gaur aztertuko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Egunkaria auziko zazpi auzipetuek aurkeztutako helegitea. Hori dela eta, elkartasuna erakutsi nahi diet auzipetuei, eta ozen eskatu blog xume honetatik bakean utz ditzatela, epaiketa horrek ez baitu ez hankarik ez bururik. Eta zuei —Martxelo, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun