Hilabetekako artxiboa: urria 2005

Aspaldiko laguna

Atzo bazkaltzen izan nintzen aspaldiko lagun batekin. Orain dela gutxi ebakuntza egin diote buruan, kentzeko hiru tumor minbizidun. Ordu batean geratuak ginen, eta sartu nintzenean jangelan, une batez zalantza egin nuen bera ote zen gizona, bisera buruan, egunkaria irakurtzen ari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Blook: Internetetik moldiztegira

Urte asko igaro dira Gutenberg-ek moldiztegia asmatu zuenetik, 450, eta oraindik liburu kategoria berriak sortzen ari dira. Azkenari blook deritzo. Blook (blog eta book) liburu bat da, eta jasotzen ditu lehendik blog edo webgune batean argitaraturiko materialak. Adibidez, Medikuak esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bloglines eta euskaldunak

Euskaldunok asko erabiltzen dugu Bloglines blog biltzailea. Estatu espainiarrean geuk erabiliko dugu gehien. Hala ere, harritzekoa da zein gutxi darabilgun harpidetza publikoa zerbitzu horretan. Zergatik ote? Comparablogs webguneak emango digu hori aztertzeko parada. Aukeratuz gero 100 eta 250 harpidedun dituzten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Zertarako irakurri?

Kazetari batek kontatua: “Behin kazetaritza ikasle bat izan genuen praktiketan, eta hemen ibiltzen zen gure erredakzioan. Neska bizkorra zen, ikasketak nota onekin gainditzen zituen horietakoa. Bere urtebetetzea iritsi zenean, liburu bat oparitu genion denon artean. Jasotzerakoan, esan zigun hura izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Estresa

“Enpresaz aldatu behar dut, ezin dut gehiago. Joan den asteazkenean, negarrez irten nintzen fabrikatik”. Hauek izan ziren nire lagunaren hitzak, elkar agurtu bezain laster. Harrituta geratu nintzen, bera gizon alaia baita, eta indartsua. Urteak daramatza nire lagunak enpresa horretan, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Gerra Zibila, Barojaren ikuspegitik

Egun hauetan Pio Barojaío_Baroja zenaren liburu bat irakurri dut, La guerra civil en la frontera. Beharbada ez da puntako liburua izango, baina bai interesgarria. Pio Barojak mugaz bestaldera egin behar izan zuen gerra hasi bezain laster, justu-justu salbatu baitzuen larrua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Berria

Atzo Andoainen izan ginen, Berria egunkariaren egoitzan, Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren berri ematen, eta egunkaria bera bisitatzen. Harrituta geratu nintzen, zein ondo dagoen dena han: eraikina bera, sarrera, bulegoak eta erredakzioa. Dena bikain antolatua eta ezin txukunago. Lan giroa ere, ona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Wazemank, umore freskoa

Atzo hasi zen ETBren lehen katean Wazemank saioa, eta dagoeneko konturatu gara asteartero arazoak izan ditzakegula etxean, saioak orain arte bezala segitzen badu: Miren eta biok barre batean, eta oherako bidea hartu ezinik. Halako batean, jakina, Begok txartel horia atera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 80 iruzkin

Nazionalistak errudun

Kataluniako Parlamentuak estatutu berria onartu izanak hautsak harrotu ditu Espainiako hedabideetan. Iruzkin batek eman dit atentzioa, “Cristina López Schlichting-ek”:http://laerazp.blogspot.com/2005/09/una-actuacin-redonda.html COPE irratiko kazetariak egina El nacionalismo es la forma política de neurosis de la compartimentalización. Tú allí y yo aquí. Yo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

8.515

Larunbatean 8.515 kilo mahats jaso zituzten Mikelek eta Fatimak Esteñibarren, Elorrion, iazko kopurua halako bi. Eta mahatsa bera, inoiz baino osasuntsuagoa. Biltzea amaituta, euria eta jaia hasi ziren, baita niretzat ere, nahiz eta etxean geratua nintzen, beherakoa osatzen. Gogorra da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin