Google Scholar eta doktore tesia

Zehaztu guran nabil nire tesiaren izenburua. Igandean beste proposamen bat bidali nion doktoretza ikastaroko irakasleari, baina hark erantzun oraindik zehatzago zedarritu behar dudala arazoa.

Orduan Google Scholar zerbitzuaz gogoratu naiz. Izan ere, oraindik orain Googlek berritu egin du zerbitzu hori, zeinek eskaintzen baitu oso bide erraza literatura akademikoa bilatzeko. Tesiak, liburuak, laburpenak eta artikuluak; denetik aurki daiteke hor.

Blog hitza idatzitakoan, Google Scholar-ek hainbat tesi eta artikulu ekarri zidan begi bistara. Horietako batzuen izenburuak idatzi ditut zerrenda batean, ikusteko nondik nora bideratzen duten tesia zenbaitek: erretorika, enpresa, demokrazia, generoa…

Ariketa ona izan da, zerrenda hori lagungarri izango dut-eta, nire tesia zehazteko orduan. Uste dut sarri joko dudala Google Scholar-era tesia lantzen dudan bitartean. Horregatik, lekutxo bat egin diot nire nabigatzailearen barran, gogokoenen tokian.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Google Scholar eta doktore tesia-ri

  1. egilea: Aitor

    Kaixo Joxe,

    Nik ere joan zen asteko “Pautas Metodológicas …” kurtsoan izan nuen Google Scholar-ri buruzko ezagupena, zehaski kafea hartzen geundela. Herraminta interesgarri eta oso lagungarria dirudi. Nik ere nire tesiaren nondik norakoak definitzeko erabiliko dut.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Aitor! Kafe ordua une egokia da horren berri izateko, bai jauna. Bihar ikusiko dugu elkar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude