Berria

Atzo Andoainen izan ginen, Berria egunkariaren egoitzan, Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren berri ematen, eta egunkaria bera bisitatzen. Harrituta geratu nintzen, zein ondo dagoen dena han: eraikina bera, sarrera, bulegoak eta erredakzioa. Dena bikain antolatua eta ezin txukunago. Lan giroa ere, ona eta isila, nahiz eta goiza zen, eguneko aldirik lasaiena egunkarietan. Munduko egunkari askok baino itxura hobea zuen. Zorionak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Berria-ri

  1. egilea: ELIAS

    Aupa joxe !!

    Jakin izan banu saludatzea jungo nitzen, akordatzen zea netaz ala? Bai ba Elias. Oain Martin Ugalden nabile lanen, “etxeraino” izeneko enpresan, banaketaz arduratzen dan enpresa bat da. Bueno ba aio ta hurrenarte.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Elias! Lastima nik ere ez jakin izana hor zenbiltzanik, bestela egingo genizun zuri ere bisita. Ea noiz egoten garen berriro. Bitartean, ondo-ondo segi. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude