Hilabetekako artxiboa: abuztua 2005

Hiritar kazetaritza gurean

Oraindik ezin orokorrean hitz egin, baina teknologia digitala gero eta berriemaile gehiago ari da sortzen gure artean. Atzo oso garbi ikusi nuen CNN telebistan, Katrina urakana zela eta, jende askok argazkiak eta bideoak bidali baitzituen, bakoitza bere inguruaren lekuko. Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Katrina

Atzo arratsaldean aukera izan nuen Katrina urakanaren berri jarraitzeko CNN telebistan. New Orleansen jaikitzen ari zirenean, jo eta su ari ziren telebistako kazetariak ekaitzaren berri ematen. Egia esan, kalean ari zirenak gehiago ari ziren irratia egiten, telebista baino, konexioetan beti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Oporrak, hitzez hitz

Oraindik hiru egun geratzen zaizkit lanera itzuli aurretik, baina piztu dut berriro Faroa, egunero argia egin dezan. Hasteko, oporrak izango ditut gogoan, alfabetoaren arabera. Atrofia. Hasi naiz berriro lasterka egiten, lasterraldiak eta ibilaldiak tartekaturik, baina, behin eta berriro, min hartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Saturraran

Aurreko batean Saturraranen izan ginen. Ondarroatik iritsi ginen hara, oinez, itsas bazterreko pasealeku berrian zehar. Pasealekua ederra da, eta bat egiten du gure haurtzaroan Saturraranen zegoen ibiltoki laburrarekin. Saturraranen, berriz, ez dago igartzerik garai batean han zegoen eraikin multzoa eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 erantzun

Aitor Larrañagaren erakusketa

Aitor adiskidea dut, eta koinatu. Argazki zale amorratua da, eta azken urte hauetan bereziki gozatzen ari da argazkigintza. Olympus kamera digitala alde batetik, eta bi ordenagailu bestetik, Windows sistemarekin bata eta Mac sistemarekin bestea, sekulako laboratorioa dauka etxean, baina lehen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Roquetas del Mar

Espainian jende asko aztoratuta dabil, beste asko ez, Roquetas del Mar herrian Goardia Zibileko bederatzi agentek herriko nekazari bat hil dutelako ustez, kolpeka. Han gertatutakoa salbuespena omen, salbuespen deitoragarria diote Espainiako hedabide gehienek. Baina Amnesty Internationalek datu batzuk eman ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Bizikleta

Hiru urte badira bizikleta errepidean erabili ez dudanetik, gaixotu nintzenetik bai. Atzo, ordea, berriz probatu nuen, aldapan behera, eta gaua nagusitzen ari zitzaiola egunari. Eskerrak Bego eta Miren nire atzean zetozela berebilean, argia ematen. Lasterka hasi, eta min hartu. Horixe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Bizkaia maite

Atzo arratsaldean txango ederra egin genuen. Paula eta Kontxa beribilean hartu, egun hauetan gure ama eta Mikelena Esteñibarren baitaude astea pasatzen, eta Bizkaiko zenbait leku polit bisitatu genituen. Ziortza Lehenik eta behin Ziortzara joan ginen, eta han monasterioa bisitatu. Ondoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun