Hilabetekako artxiboa: uztaila 2005

Aupa Martin!

Hasieran uste genuen pare bat ordu ikusita nahikoa izango zela, neskatilak berehala aspertuko zirelako, baina kia, bost ordu eta erdi egin genituen han, eta ezin gaztetxoak ipini etxera bidean, hain gustura ari baitziren plato hartan, artisten eta teknikarien artean! Joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Armstrong

Aspaldiko partez, atzo patxadaz irakurri nuen “El País”:http://www.elpais.es/index.html egunkaria. Astelehena zen, eta sakon irakurri nituen kirolak, niretzat El País baita kirol egunkaririk onena inguru hauetan. Noski, atzokoan Lance Armstrong txapeldunaren azken balentriak orrialde asko bete zituen. Baina denetan artikulu batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Atarikoen bazkaria

Halaxe da, hamalau bat urte igaro dira lehen bazkaria egin genuenetik Berrio-Otxoa kaleko 41. atariko bizilagunok, hemen, Elorrion. Luze iritzita, erabaki genuen beste bat egin behar genuela, oraingo honetan partaide bat gehiagorekin, Miren ere gurekin izango zen-eta. Eta halaxe egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Folksonomia

Lehenengo del.icio.us atera zen. Gero, Flickr. Eta orain Tagzania. Azken honetaz beste egun batean hitz egingo dut, Euskal Herriko enpresa batek sortu baitu, CodeSyntaxek, eta dagoeneko hautsak harrotu baititu Interneten. Kontua da hirurek lan egiten dutela etiketak erabilita, eta horien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Cibelle-ren zain

Azken bost asteburuotan bapo gozatu dugu musikaz Elorrion, Musikaire jaialdiei esker. Datorren hau izango da, gainera, azken asteburua aurten. Azkena bai, baina ez makala gero! Izan ere, Cibelle dator Elorriora, Brasildik etorri den izar distiratsua. Nik, behintzat, sekulako gogoa dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Sugeak

Bi loba ditut Ameriketan. Ane Guatemalan dago, CPR batean, oihanaren erdian, El Tesoro herriskako jendeari laguntzen hainbat proiektutan. Jon, berriz, Milwaukeen dabil, AEBetan, master bat egiten. Biei suertatu zaie sugeei aurre egin beharra. Ez batak ez besteak ez dute erraz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Oñati

Atzo “Oñatin”:http://www.oinati.org/pub/eusk/index.php izan nintzen, Arrasate Argitan taldeak liburu bat aurkeztu baitzuen, bikaina, Oñatiren gainean. Argazki liburua da, 192 orrialdekoa, argazki zoragarriak ditu, baina ez hori bakarrik, izan ere, bost artikulu ere badakar liburuak, zein baino zein politagoa. Sinatzaileak dira Idoia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Asteburu ederra

Joan den larunbat honetan burdinola batean egin genuen lo. Hobeto esanda, lehen burdinola izan zen, baina orain moldatua dago, eta hotela da. Ansotegi du izena, eta Etxebarrian dago, Markinatik bizpahiru kilometrora. Leku polita, asteburu bat pasatzeko. Euskaldunak etxean sentituko dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 erantzun

Miren itzuli egin da

Atzo egun berezia izan zen guretzat: hamar egun etxetik kanpo eginda, Miren alaba jasotzera joan ginen Bolibarrera. Mirenek Ziortzabeitia aterpetxean igaro ditu hamar egun, Ziortzako monasterioaren ondoan, Bizkaian, musika udaleku batean, eta hor biolina lantzen izan da beste berrogei neska-mutikorekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Udazkenean euskaratuko da Harry Potter

Gaur kaleratu da, ingelesez, Harry Potter seriaren azken liburua, Harry Potter and the Half Blood Prince, eta dagoeneko bihurtu da libururik salduena kaleratu aurretik: Amazon liburu denda birtualak adierazi du 1,4 milioi eskari jaso dituela liburu hori kaleratzen denerako. Amazonek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun