Hilabetekako artxiboa: maiatza 2005

Dena doa ondo

Atzo Valdecillako ospitalean izan ginen, kontsulta eguna genuen-eta. Jendez lepo zegoen ospitalea, eta baita Hematologia saila ere. Medikuak hartu gintuenean, ustekabe txiki bat izan genuen, eta, zorionez, horretan geratu zen. Bi frogaren emaitzak eraman genituen guk Galdakaotik: PET delakoa, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 erantzun

Trackback

Joan den ostiralean hiru trackback jaso nituen Faroan. Batetik Igorringok aipatzen ninduen La Cocteleran egin duen blogean, aurreko batean erantzun bat utzi niolako. Bestetik, Mikel Larreategik eta Imanol Sorianok ere kuku bat egin zidaten, Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako gutuna dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Drogaren eragina

Hollywoodeko poliziak argazki hauek ipini ditu bere webgunean, erakusteko zer kalte eragin ditzakeen drogak pertsonengan. Kasu horretan argazkiak pertsona berari atera zaizkio. Hamar argazki dira, hamar urtean aterata, pertsona atxilotu duten bakoitzean, nahiz eta argazkien arteko tarteak ez diren berdinak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

RTF

Aspalditik erabiltzen dut RTF formatua —Rich Text Format— testuak gordetzeko eta bidaltzeko, batez ere etxeko ordenagailuan. Mac OS X sistemara aldatu nintzenetik, Text Edit nire idazteko programak formatu horretan gordetzen ditu dokumentu guztiak, RTF du-eta lehenetsia. Dokumentu horiek beste inori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 erantzun

Mikrouhin labe zaharra

Joan den astean mikrouhin labeak planto egin zuen, eta hor gelditu zen, bihotzekoak jota bezala, kolorezko argi guztiak piztuta. Nola 18 urte egin dituen gurekin, eraman ere ez genuen egin konpontzera, seguru asko hura konpontzea garestiagoa izango zelako berria erostea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Odolkiak ordainetan

Egun hauetan bilkura entzutetsu bat egiten ari da AEBetan, D: All Things Digital, eta hor jende ospetsu asko agertu da, tartean Bill Gates eta Steve Jobs, Microsofteko burua eta Appleko lehendakaria, hurrenez hurren. Bill Gatesek hitz egin zuenean esan zuen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Bizenta Mogel

Irakurri nuenean Euskal klasikoen atarian, bilduma bat Patxi Salaberri irakasleak prestatua, ezusteko aurkikuntza egin nuen: Bizenta Mogel. 1782an Azkoitian jaioa, Mogel famatuaren iloba zen. Ipuin onac idatzi zuen, eta hor Esoporen alegiak ekarri zituen euskarara. Baina niri liburu horri egindako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Autoargitalpena

Joan den mendeko laurogeigarren hamarkadan autoedizioa aldizkarietan nola, halaxe hasi da eragiten zenbait lekutan autoargitalpena liburugintzan. Begira, bestela, nola egiten duen lan Lulu.com argitaletxe birtualak. Balizko egileak aukeratzen du plantilla bat bere liburua argitaratzeko. Ondoren, testua isurtzen du plantilla horretan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil

Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DVrekin ezkondu zen. Nork bere ezkontideak hautatzen ditu, eta Gipuzkoako Foru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 erantzun

Almut

Ivan Noble kazetaria iragan otsailean hil zen, minbiziak jota, ia bi urtez bere gaixotasunaren gorabeherak blog batean idatzita. Blog hartan, inoiz ez zituen aipatu izenez bere familiako kideak. Orain, berriz, BBCk haren liburua atera duenean, Ivanen emazteak idatzi egin du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun