Erdarakada ote aditza aurreratzea?

Aurreko egun batean, Iban Arantzabal Sustatuko editoreak esan zienean gure ikasleei komeni zela aditza aurreratzea blogetan-eta idazterakoan, gure ikasletako batzuek erantzun zioten hori oso arrotz egiten zitzaiela, erdarakada itxura handia zuela.

Ulertzekoa da ikasleen erantzuna, eskolan hasi zirenetik, horixe esan zaielako urtea joan eta urtea etorri: aditza beti esaldiaren atzealdean ipini behar dela. Horixe izango da, seguruenik, ikastoletan eta gainerako ikastetxeetan euskarari dagokionez ematen den mezurik errepikatuenetako bat. Horretan ez dago zalantzarik Sebero Altubek sekulako arrakasta izan duela.

Baina ez da beti horrela izan. Gure klasikoei begiratuz gero, ikusten da haiek ez zutela inolako lotsarik aditza aurrealdean erabiltzeko, eta, horri esker, komunikagarritasunak izugarri irabazten zuela bere testuetan.

Baina gaur egun ere, idazle batzuk hasi dira aditza aurreratzen bere idatzietan. Horietako bat da Joan Mari Irigoien. Egun hauetan Komunista.com irakurtzen ari naiz (aurtengo Zilarrezko Euskadi saria euskaraz), eta hor ere aurkitu dut adibide argirik:

Beste adibide bat

  • Atera zuen buzoaren poltsiko batean zeukan koaderno txikia, hartu zuen belarrian zeraman lapitza, apuntatu zuen bere telefonoa orritxo batean, kendu zion koadernoari orritxoa, eman zion Teresari eskura, eta honela esan zion: (68. or)
  • Deitu zion, bada, handik astebetera Teresak Tomasi; geratu ziren Donostian, Paseo Berritik itzulalditxo bat egiteko; elkartu ziren eta ibiltzen hasi; zeharkatu zuten Parte Zaharra, portura jotzen duen Urgull mendiaren magalera egiteko; eseri ziren banku batean; miretsi zuten Kontxa, Igeldo eta inguru haren ederra… (69. or.)
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Erdarakada ote aditza aurreratzea? bidalketan

  1. egilea: Aitor

    Erramun Gerrikagoitia,
    Jakin al daiteke zergatik idazten duzun modu xelebre horretan? errespetu osoz galdetzen dizut, ez pentsa txantxetan nabilenik. Kezkatzen nau zure idazteko modu horrek. Ez da batere naturala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude