EITB Irratiaren kaparrada

Beribilean noala, askotan pizten dut EITB Irratia, musika entzuteko. Baina nekatu egin naiz gauza batekin. Albiste guzti-guztien ondoren, “EITB… Irratia!” errepikatzen dute, sintonia batekin ez bada, besterekin. Ez digute aukerarik ematen gozatzeko laupabost albiste jarraian. Kaparrada itzela.

Emisora hori aukeratzen dudanean, badakit EITB Irratia dela, ez didate gauza bera gogorarazi behar behin eta berriro, abesti bakoitzaren ondoren. Eta niri bezala, jende askori. Estimatzen ditut era horretako emisorak, batez ere politikariek kokoteraino jartzen nautenean, baina eman diezadatela bake apur bat, horixe eskatuko nieke EITBko lagunei.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun EITB Irratiaren kaparrada-ri

  1. egilea: Gari

    Zelako kasualitatea Joxe!

    Gaur biok EITB Irratiaren inguruan

    Gero arte.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Egia da. Ni puntu batean zentratu naiz, baina ados nago zuk esandako gehienarekin.

    Ondo segi.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude