Pedefeatu

Aurreko batean bilera batean ginela, fakultatean, lankide batek aipatu zuen halako karpetatan utzi beharreko dokumentuak “pedefeatu” beharko zirela, hau da, PDF formatuan ezarri, inork ez aldatzeko oharkabean.

Badakit PDF dela formatu unibertsal horietako bat, Adobek egina, eta ahalbidetzen duela ordenagailu batean egindako dokumentu bat, edozein programa eta letratipo erabilita, berdin-berdin ikustea beste ordenagailu batean, nahiz eta horrek ez eduki lehen egileak zituen programak eta letratipoak. Hori banekien.

Baina inoiz entzun barik nengoen “pedefeatu” aditza. Eta, behin entzunda, han hasi ziren beste lankide batzuk ere, “pedefeatu” gora, eta “pedefeatu” behera. Beti ikasten da zerbait.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Pedefeatu-ri

  1. egilea: Ricardo Gómez

    Guk fakultatean, aldez txantxetan aldez praktikoa delako, askok eta asko erabiltzen dugu “forwardeatu” aditza, jaso duzun mezu elektroniko bat beste bat bidaltzea adierazteko (ing. forward).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude