Vanessa eta Begoña

Atzo gauean Sorginen Laratza ikusi nuen, zati bat. ETBko bi berriemaile gazte ziren eguneko gonbidatuak: Vanessa Sanchez eta Begoña Cortina. Lehena berriemailea Parisen, eta bigarrena, Londresen.

Bukaeran ezusteko bat eman zieten biei: morrosko bat hurreratu zitzaien, suhiltzaile jantzita. Eta han non hasi zitzaien strip-tease egiten mahai gainean. Begoña Cortinak ez zekien zer egin, eta mutila hurbildu zitzaionean xirri batzuk egin ziezazkion, ematen zuen neska lehertzeko zorian zegoela. Ez zuen ezer esaten, baina haren aurpegiak eta gorputzaren keinuek garbi adierazten zuten disgustura zegoela. Vanessa, ostera, hobeto moldatu zen, umore piska bat erabilita.

Ulertzen dut Begoñaren jarrera, seguru bainago hura ez zela joan programara mutil baten ipurdi olioztatua ferekatzera. Eta pena eman zidan neska hura sufritzen ikusteak…, baina Sorginen Laratzara doanak jakin beharko luke zer aurki lezakeen hor.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Vanessa eta Begoña-ri

  1. egilea: iturri

    Aupa Joxe:

    Bai, Sorginen Laratzara doanak jakin beharko luke zer den hor saltzen dena.

    Hala ere, bi kazetari hauek ETBrentzat ari dira lanean eta, agian, “obligazioa” egon zitekeen, joan beharra.

    Diot

  2. egilea: Iban Arantzabal

    Joan beharra edo ez, han egon ziren biak.

    Ikusi beharra da hemen ezbaian dagoena. Nik ez nuen ikusi eta ezin detailerik eman. Jendeak, hala ere, ikusten du, eta hori horrela den bitartean… Audientzien legea muchachos.

    Joan beharra edo ez ez dakit; ikusi beharrik ez dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude