Txoritokia

.flickr-photo { border: solid 2px #000000; }.flickr-yourcomment { }.flickr-frame { text-align: left; padding: 3px; }.flickr-caption { font-size: 0.8em; margin-top: 0px; }
Txoritokia , originally uploaded by Joxe .

Gure etxean bi esparru ditugu: bat bizitzeko, eta bestea lan egiteko. Azken hau goian dago, teilatupean, eta eskailerak igo behar dira bertara joateko. Hori da gure txoritokia, hamar bat metro koadro, eta hor egiten dut lan nik, etxean nagoenean.

Mahai handi bat daukat, L formakoa, eta hor dauzkat tramankulu gehienak: ordenagailua, eskanerra, inprimagailua, telefonoa, eta faxa. Eta orain, routerra, wi-fi sarea antolatzeko. Horiek, mahai gainean. Mahaipean, berriz, hiztegiak eta kontsulta liburuak, idazteko lagungarri.

Txoritokia leku aproposa da irakurtzeko eta idazteko, argia baita, eta toki isila. Hala ere, badu eragozpenik: metro eta erdi garai nola den, beti jarrita egon behar. Eta udan, beroa da, oso beroa, etxeko berotasun guztia hortxe pilatzen da-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Txoritokia bidalketan

  1. egilea: Nahikari

    Nik ere daukat honelako txoritoki bat eta oso aproposa da ikasteko eta lan egiteko. Nire amaren esanetan “leonera” bat da… Zer egingo diogu!Filologia ikastearen ondorioak eta baita bertsolaritzako irakasle izatearenak: paper piloa, liburuak, cd-ak… Portzierto, zorionak zure blog-agatik. Patxi Gaztelumendi eta zurea irakurriz azkenean erabaki dut nik ere bat egitea: http://nirebegietatik.blogspot.com Jarraitu horrela!

Utzi erantzuna Nahikari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude