Hilabetekako artxiboa: abendua 2004

Eibarko saihesbidea

Atzo Eibarren izan nintzen, eta berriro igaro nuen hango saihesbidea. Handik pasatzean —hain da bidea eskasa eta arriskutsua— galdetu nion neure buruari: Gipuzkoako Foru Aldundia ausartuko zen saihesbide hori egiten, baldin eta Eibarko alkatea sozialista barik jeltzalea izan balitz?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Nola lagundu tsunamiak kaltetuei

Gero eta gehiago dira joan den iganden tsunamiak hildakoak Asia hegoaldean. Azken albisteek diote 120.000 badirela, baina litekeena da askoz gehiago ere izatea. Antza denez, diru laguntza gutxi eta gaizki iristen ari da nazioartetik, nahiz eta han eta hemen ekimen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Ibarretxe plana, aurrera

Beribilean nentorren, euripean irratia entzuten, eta horrelako batean, ezustea: arratsaldeko 17:00ak inguruan Arnaldo Otegik bukatu du hitz egiten, eta iragarri du Sozialista Abertzaleak taldeko hiru legebiltzarkidek baietza emango diotela Ibarretxe Planari. Horrek, noski, ekarriko du plana onartzea erabateko gehiengoarekin. Tsunami … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Basurdea

Atzo Julen Gabiria izan genuen bisitan Elorrion. Eguraldi eskasa izan genuen, baina horrek ez zigun eragotzi osteratxo bat egitea Elorrio inguruan. Handik Elgetara joan, eta Espaloian bazkaldu genuen, Iban Arantzabal Sustatuko editorea agurtuta. Bazkalostean, beribila hartu eta aldapan gora abiatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Odolean Neraman

Durangon erosi, eta egun hauetan irakurri dut Joan Mari Irigoienen azken eleberria, Odolean Neraman. Ofizio izugarria aitortzen diot Joan Mariri, ondo bilbatzen ditu istorioak, eta euskara ere ederra du, baina liburu horrek ez nau bete. Beharbada astakeria bat esango dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Blogen eztanda

Technorati zerbitzuak dio 5,8 segunduro blog bat sortzen dela munduan, hau da, egunean 15.000 blog berri. Bestalde, 2004ko otsailean egindako azterketa batek dio Internet erabiltzaile guztien %11k —50 milioi lagun gutxi gorabehera—, blogak irakurtzen dituztela. Ez da harritzekoa, beraz, PC … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Lau programa, zoragarriak

2004a hasi zenean, orain ia urtebete, ez nuen programa hauen berri, batena izan ezik. Uztailetik hona erabiltzen ditut eta, egia esatera, horiei esker orain beste modu batean egiten dut lan. Irekiak dira, doakoak, partekatzaileak eta sarean daude, nire ordenagailutik kanpo. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Tsunamiak

Azken ordua: Hona hemen blog bat, informazio mordoa duena hondamendiaren gainean. Dagoeneko 23.000 hildako eta milaka desagertu eragin ditu atzo Asia Hegoaldean izandako lurrikarak. Richter eskalan 9.0 graduko indarra izan zuen, Hiroshiman jaurtitako 1.000 bonba atomiko adina indar bai, zenbaiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Gizon mantsoa

Aurreko batean Agatha Christie idazlearen liburu bat erosi nuen, euskaraz, gogoa bainuen haren lan bat irakurtzeko, laburra. Horrela, bada, erosi nuen Gizon Mantsoa eleberria, Hiria argitaletxeak kaleratua. Ez da Agatha Christie-ren libururik onena, baina tira, irakurtzeko modukoa bai. Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Heriotza

Sautrela ikusten ari ginen, Euskal Telebistan. Halako batean, Joxemari Iturralde hasi zen azaltzen beretzat heriotza zela helmuga bat, nola jaiotza den hasiera. Eta berari gustatuko litzaiokeela hiltzea bat-batean, “orain bizirik nago, eta hurrengo minutuan, hilda”. —Niri ere horrela gustatuko litzaidake … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1