Farozaina, agerian

Orain bi aste pasatxo sortu nuen Faroa, nire urtebetetze egunean. Artean nola probatan nenbilen, behin behineko izen bat eman nion, Faroa, eta izen horrekin bat zetorren ezizen batekin, Argi, sinatu dut harrezkero. Bitarte horretan ikasten joan naiz nola erabili blog hau, gaur arte.

Oraindik badut zer ikasirik franko, baina erabaki dut gaurtik aurrera nire benetako izen-deiturekin sinatuko dudala, alegia, agerian uztea farozaina. Bi arrazoik bultzatu naute horretara:

  • Faroa hasi da argia ematen, eta batzuek, gutxi batzuek, antzeman dute hori. Bide batez, hasieran behin behineko izena zena, behin betikoa izango da hemendik aurrera.
  • Gaurkoa bezalako artikuluak, Oiarzabali dagokiona, hobe benetako izen-deiturekin sinatzea. Ez dut uste egokia denik inor kritikatzea ezizen baten atzean ezkutaturik.
  • Aurrerantzean, egunean ohar edo artikulu bat aurkituko duzu Faroan. Izango dira Joxe Aranzabalen burutazioak eta iritziak, “abenturak eta kalenturak”, beste hark zioen moduan.

    Ongi etorri Farora!

    Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

    5 erantzun Farozaina, agerian-ri

    1. egilea: Anonymous

      Aupa Joxe! gustora jarraituko dugu Faroaren argiak eta farozainaren abenturak edo kalenturak. Zentzuskoak guztiak, seguru!! eneko

    2. egilea: Joxe Aranzabal

      Mila esker bioi, Patxitraperori eta Enekori, zuen hitz eder horiengandik. Niri ere sekulako poza eman dit jakin dudanean nire auzoko izango zaitudala, Patxi. Oso ondo konponduko gara elkarren ondoan. Esan behar dizut, gainera, asko gustatu zaidala zure bloga. Txiripa izango da, baina orain hilabete-edo irakurri nuen Iparragirreren biografia, Julen Gabiriak idatzia. Besarkada bat bioi.

    3. egilea: Anonymous

      Nik ere nire zorion beroenak bidaltzen dizkizut Joxe. Sustatun bezala adi egongo naiz zure albisteak eta iritziak irakurtzeko. Andoni

    4. egilea: Patxi

      This post has been removed by the author.

    5. egilea: Patxi

      Kaixo Joxe: Ezin politagoa, zure blog berri honi ipini diozun izena. Ta argitara ematen, eta etxe berberan gainera, kasi kasi kintoak. Ni atzo estrenatu bainintzen! Zure berri duela gutxi izan nuen, eta baita majo emozionatu ere. Orain, faroa argi ematen hasi dala jakiteaz, asko pozten naiz. Oso gustora jarraituko ditut zuk idatzitakoak.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude