Indarkeria matxistaren aurka!!!!

Azaroak 24, 25 eta 26ko asteburuko ostiralean, zapatuan Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna zela aintzat hartuz, berau aldarrikatzeko txapak egin genituen txapa tailerraren bitartez. Larunbatean ere, txapa tailerrera izan genuen gurean eta honetaz gain, gazteekin emakumeak egunero jasaten dituen egoeren inguruan ere hitz egiteko aukera izan genuen. Gai honekin jarraituz, domekan Mustang pelikula ikusi genuen.     

GAZTETXOEN ASTEBURUA

Primeran pasa dute Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxoek. Izan ere, asteburuan zehar egin dugun irteerara, DBH1 eta DBH2ko gazteekin joan gara. Hauek hobeto ezagutzeko aukera izan dugu eta honekin batera,  momentu paregabeak izateko aukera ere izan dugu!

Larunbat eguerdian hasi genuen asteburuko abentura. Ozaetan bazkaldu ostean, Paintball egitera joan ginen! Gustura ibili ziren gazteak jolasean!

Arratsaldean, gau aldera Otazara joan ginen, bertan gazteek beraien motxilak antolatu ondoren, taldeka jarri eta afaria prestatzera ekin zioten! Gauean, SUA jolasean ibili ginen goxo goxo.

Goizean gosaldu eta dena txukundu ondoren, etxera buelta egin genuen!!

URRIKO AZKEN BI ASTEBURUAK SEKULAKOAK IZAN DIRA!

Hilabetea amaitu da jada …  baina indarrekin eta gogotsu jarraitzen dugu ekintza desberdinak egiteko!

Urriko azken bi asteburuak nahiko aktiboak eta ekintza desberdinez beterikoak izan ziren. Ostiraletan betiko lez, gazteak aurrera eta atzera ibili ziren azken bi asteburu hauetan zehar, baina hala ere, denbora izan genuen hauekin solasaldian aritzeko eta baita, pin pong-ean, futbolinena, SUAn, kartetan, ubongon… jolasteko ere.

Larunbatei dagokienez, desberdinak izan ziren. Batean, sukaldaritza eta bestean, Gaztelekuaren margotze lanak izan ziren ekintza nagusiak. Ekintza hauetan DBH1 eta DBH3ko neska mutilak izan genituen . Gaztelekuan txukuntzeko falta ziren paretak eta komuneko atea gustura askoan margotu zituzten!. Sukaldaritzan aldiz, asteartean izandako Arimen Gauari lotuta, bi bizkotxo desberdin eta goxo prestatu zituzten.

Aste-bukaerak, lasai amaitu genituen baina, gaztez beteta. Beldurrezko bi pelikula ikusi genituen, bata El bosque de los suicidios deiturikoa eta bestea Mama deiturikoa. Sekulako arrakasta izan zuten beldurrezko bi film hauek!

SUKALDARITZA, SLACKLINE, DANTZA….

Urriaren 13, 14, 15 asteburua lasaia izan da, baina ekintza anitz egin ditugu. Ostiralean, ping-pongean ibili ginen buru belarri. Larunbatean berriz, neska-mutilekin sukaldean creps goxo-goxoak egin genituen, baina honetaz gain, kanpoan slaclinean ibili ginen eguraldi ederra zegoela aprobetxatuz. Domekan, dantza saioa izan genuen, baita berriketaldia luzea ere.  

IRAILA ONDO AMAITU ZEN ETA URRIA HOBETO HASI DA!

Azken bi asteburuetan zehar, gazteak gogotsu hurbildu dira gurera, izan ere ekintzak aurrera atera dira!

Irailaren azken asteburua sukaldaritza txapelketa batekin hasi genuen. Ostiralean, tortilla patata txapelketa egin genuen, bertan, adin desberdinetako gazteek parte hartu zuten, 12-16 urte artekoak izan ere. Gaztetxoenak izan ziren garaile! Sekulako tortillak egin zituzten.

Larunbatean, Eskoriatzan Goitebera txapelketa zegoenez, gazte talde batekin ikustera bertaratu ginen. Izan ere, gure erabiltzaile batzuk bertan parte hartzen zuten.

Igandean aldiz, mahai jolasetan, pin pong-ean… ibili ondoren, El escuadron suicida pelikula ikusi genuen.

Urriaren lehengo asteburuan ere Gaztelekua topera izan dugu. Adin desberdinetako gazteak izan ditugu asteburu guztian zehar. Solasaldian, mahai jolasetan, saski baloian … ibiltzeaz gain, fieltro tailerra izan dugu. Argazkian, egindako lan batzuk ikus daitezke.

Asteburua amaitzeko Tres días para matar pelikula ikusi genuen.

MAHAI JOLASAK NAGUSI

Irailaren 22, 23 eta 24 asteburuan, gazteak mahai jolasetan eta gaztelekuko beste material batzuekin ibili ziren. Ostiralean DBH1eko gazte koadrila hurbildu zitzaigun, eta horiekin denbora luzez mahai jolasetan ibili ginen. Horretaz gain, ping-pong eta mahai-futbolean ibili ginen. Aukera polita izan zen gaztetxoak ezagutzen hasteko, eta gaztelekua beraiena egiten hasteko. Honetaz gain, gazteen zenbait proposamen jaso genituen hurrengo hilera begira.

UDA GIROAN MURGILDUTA UDAERON!!!

Atxabalta eta Eskoriatzako gaztiak saltsan gabitz!!! hara eta hona, hona eta hara!!!
Astelehenien hasi giñen eta gaur emuntzau amaiera Udaeroko lehen fasiai: bost egun, bost ekintza, hamaika barre eta hamaika dantza!

Ikusi nundik nora ibili garen: Galarretan, Paintball saiua eitten; Mutrikuko pistina naturaletan arrain artien snorkell eitten; Atxabaltako Gaztelekuen lotan, lagun artien; Sukaldaritza lehiaketa zoro bat Eskoitzan eitten eta Zumaian, Padel Surfien disfrutatzen! Eaaarrra Udaero!!!

Hurrengo astien, bigarren fasia: GAZTEKONKIS LEIXARGARATE ABENTURA!!! AAAAAAAAAAAuuuuuuupaaaaa!!!!