TOPERA JARRAITZEN DUGU!!

Maiatzaren  bigarren asteburuan zehar Gaztelekuan ekintza anitz egin ditugu.

DBH2ko mutilak, San Pedroetako esaldi lehiaketarako esaldiak sortzen ibili ziren. Eta egia esan esaldi oso politak sortu zituzten.

Lokaleko pareta ere margotzen ibili ginen.  Gustura askoan, ibili ziren gure gazteak!!

Asteburu horretan bertan, Motxila 21 kontzertua ikustera gerturatu ginen herriko plazara.

Azkenik, esan beharra dugu, Instant 1ean lehiaketan parte hartu zuten  argazkietatik udalak bat aukeratu zuela eta sari moduan, afari bat eman ziela gure gazteei. Zorionak neskak!!!

AITZORROTZEN!!!!

Maiatzeko lehengo asteburuko ostiral eta zapatuan, gazteekin San Pedro jaiei buelta batzuek ematen ibili ginen, beraien gustuko ekintzen proposamenak batuz…. Horretaz gain, betiko lez, mahai jolasetan, ping pongean, futbolinean… ere ibili ginen. Domekan berriz, gazte talde batekin Aitzorrotzera igo ginen eta bertan bost baietz lehiaketa egin genuen, horretarako gazteek bertara hurbildu zirenen laguntza ere izan zuten.    

MARRAZTEN, ANIMATZEN, PILOTAN ETA PELIKULAZ GOZATZEN

Apirileko azkeneko asteburuan, Aste Santutako oporraldi laburren ondoren zabaldu genituen berriz ateak. Apirilak 28, 29 eta 30eko asteburu horretan, ekintza anitz egin genituen. Ostiralean margotu berri diguten paretan Aitzorrotz marrazten ibili gonen. Zapatuan ordea, nesken futbito partidua ikusten joan ginen. Domekan berriz, eguraldi eskasa zela eta, arratsaldeko lehengo orduan pilotan ibili ginen frontoian. Ondoren, “In Time” pelikula ikusi genuen.

 

 

 

 

TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!!

Pasa den asteburu honetan korrika izan da nagusi Gaztelekuan. Izan ere, ostiralean, gazte talde batek larunbatean Eskoriatzatik pasako zen korrikarako pankarta bat egin zuen.

Larunbatean berriz, indarrak hartzeko, Gaztelekuan gazteekin batera gosaldu genuen. Ondoren, herri osoa igarotzen zuen giza- katean parte hartu genuen, beraiek egindako parkartarekin batera.

Buletan gazteek bazkari goxoa prestatu zuten eta korrikan atera ginen! Korrikaren ostean,herriko plazan giro apartean bazkaldu genuen.

Igandea berriz wii dance jarri genuen, gustura asko ibili ziren dantzan!

 

ONDO ONDO PASA OPORRETAN ETA BUELTARARTE GAZTIAK!!!

KORRIKA BADATOR!!!

Asteburu honetan korrikako aurre-prestaketak izan ditugu xede. Horretarako, asteburu osoan zehar, gaztelekuan korrikari hasiera eman zitzaionetik hona sortu diren abesti ezberdinak entzuteko aukera izan dugu. Gainera, zapatuan, beste urte batzuetan korrikak bisita egin digun uneez gozatzeko aukera izan genuen, hainbat bideo ikusiz. Bestalde, mural bat ere egin dugu korrikaren inguruko lanketa txikia eginez; noiz abiatu zen lehengo aldiz, zergatik?, aurtengoa zenbatgarrena den…. Domekan asteburuari bukaera emateko pelikula bat ikusi genuen.    

  

ARGAZKI RALLYA, SUKALDARITZA ETA PELIKULA

Ostiralean, sukaldaritza egin genuen gaztelekuan, denbora zen ez genuela egiten eta gazteak oso gustura ibili ziren. Larunbatean ere, sukaldaritza egin genuen aurreko egunean sobratutako osagaiak aprobetxatuz. Hortaz gain, argazki rallya ere izan genuen gurean eta animatutako gazteekin argazki oso politak atera genituen. Domekan, aurreko egunean ateratako argazkiak ikusi genituen eta ondoren pelikula bat ikusi genuen.

   

ARGAZKILARITZA TAILERRA

Ostiral arratsaldea lasaia izan zen. Arratsalde lasaia igaro genuen gazteekin batera puffetan botata, mahai jolasetan eta solasaldian.

Larunbatean aldiz Ekaitz Zilarmendi izan genuen gurean. Argazkilaritzako hainbat trukotxo erakutsi ostean, mobilaren kamararekin jolasean hasi ginen. Gazteak Ekaitzekin oso gustora egon ziren! Mila esker Ekaitz erakutsi diguzun guztiarengatik!

Igandean berriz, ostiralean bezalaxe arratsalde lasai izan genuen. Gazteek                         pelikula ikusteko eskatu ziguten eta gustura asko egon ziren!!!

MOSKEO KANPAÑA

Pasa den asteburuan, Gaztelekuko paretetan zehar hainbat irudi desberdin jarri genituen. Hasiera batean, gazteek ez zuten ulertzen zer ziren irudi horiek baina poliki-poliki ulertzen joan ziren eta baita gairen inguruko eztabaidak sortzen ere. Irudiez gain, labur metrailak ere jarri genituen gaia beste modu batean lantzeko. Moskeo kanpañak sare sozialen inguruko arriskuak, onurak …  eta baita zeharkako beste gai batzuk, lantzea zuen helburu. Esan dezakegu, helburua guztiz bete zela, izan ere, Gaztelekura hurbildu ziren gehienek, bai DHB2ko gazteak baita DBH4ko gazteek ere, parte hartu zuten eta esan beharra daukagu, gai ezberdinen inguruko eztabaida interesgarriak sortu zirela.

 

Moskeo kanpañaz gain, igandean egiten zuen eguraldi txarra zela  La Purga 3 pelikula ikusi genuen. Arratsalde lasaia  izan genuen!

 

Bertan dugun larunbat honetan, bixitatxo bat izango dugu Gaztelekuan. Ekaitz  Filarmendi   izango dugu gurean, mobilarekin argazkiak ateratzeko turkotxo batzuk erakusteko asmoz. Gurera gerturatzera animatzen zaituztegu! Egunero zerbait ikasten da eta!

IRTEERA ETA FILMAK

Martxoaren lehengo asteburuan, ostiralean, film emanaldi izan genuen gurean. Izan ere, domekan genuen filma ikusteko intentzioa, baina azterketak direla medio, gazteek ezin izango zirela etorri aipatu ziguten, hori dela medio, gazteek eskatuta, filma ostiralean ikusi genuen. Larunbatean berriz, eski irteera genuen antolatua, baina eski estaziora bertaratu ginenean, eguraldia zela eta ezin izan genuen eskiatu. Jada bertan ginela, horren ordez, Ezkaraien eta Santo Domingo de La Calzadan turismoa egiteko aprobetxatu genuen, paraje horiek ezagutzeko aukera izan genuelarik. Domekan ostera, gazte gutxi hurbildu zen gurera, eta hurbildutakoak filma ikusteko intentzioarekin etorri ziren. Hori dela eta, domekan ere filma ikusi genuen gurean.  

ASTEBURU ANITZA

Azken asteburu honetako ostiralean, aurreko astean hasitako sukaldeko proiektuarekin jarraitu genuen, eginiko murala margotuz. Zapatuan berriz, buru belarri ibili ginen karta jolasetan, bereziki txintxonean. Gainera gazteek zenbait karta jolas ere proposatu zituzten. Domekan ostera, pelikula emanaldia izan genuen gurean, ”La purga” filma ikusi genuen. Bestalde, asteburu osoan zehar, gazteak diana batzuen bitartez, gaztelekua alor ezberdinetatik baloratzeko aukera izan dute; lokala bera, hezitzaileak, ekintzak, beraien arteko harremanak,  heltzen zaien informazioa….