GABONAK EKINTZAZ BETETA!!!

Gauza mordo bat egin ditugu Gabonetan!!

ASTEARTEAN, GAILETA LEHIAKETA!!!

DBH3ko bi talde eta DBH1eko talde batek parte hartu zuten. Neska mutilak, errezetak begiratu, erosketak egin eta lanari ekin zioten! Giro ederrean ibili ziren masa egiten eta honi forma ezberdinak ematen. Ordu bete inguru pasa ondoren, prest zituzten beraiek egindako gailetak, eta hezitzaileok hauek baloratu ostean, DBH3ko talde bat izan zen garaile!

Gaztetxoak masa egiten…

ASTEAZKENEAN, DONOSTIRA IRTEERA!!

Arrasate eta Aretxabaletako gazteekin batera Donostiara txangoan irten ginen. Brunok utzitako haize boladekin segituan iritsi ginen Donostiara. Iritsi bezain pronto Tabakaleran hartu genuen aterpe. Behin bertan egonda, bisita gidatu batekin eraikin historiko honetako txoko desberdinak erakutsi zizkiguten. Txundituta geratu ginen eta gazteak  berriz ere bueltatzeko gogoekin ikusi genituen. Gero, Zurriolara gerturatu ginen Brunok, itsasoan sortutako olatu bortitzak ikustera.

Zurriolan, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxokoetako gazteak olatuak ikusi ostean…

OSTEGUNEAN, URTERO BEZALA, GOIENGAZTE!!!

Bergarara joan ginen Debagoieneko gaztetxokoekin elkartzeko asmotan, bertan jolas ezberdinak egin ostean Elgeta irten zen garaile, baina denon artean ospatu genuen merendola goxo batekin. Baina ez zen hor amaitu, Bergarako musika talde batek eta Eskoriatzako Jasan taldeak kontzertua eskaini ziguten egunari amaiera borobil bat emateko!!!

Gaztetxokoetako talde bat Jasan taldearekin kontzertu ostean…

OSTIRALEAN, TXOKOLATEA TXURRUEKIN!!

Mendira joateko eguraldi oso txarra izan genuenez, arratsaldean gaztelekuan berotan txokolatea eta txurroak egin genituen, mahai jolasetan eta berriketan aritu ginen bitartean.

Arratsalde lasaia, baina polita izan zen!!! Primeran pasa genuen eta txokolatea benetan goxoa atera zitzaigun!!!

LARUNBATEAN, GABA ELEGANTEA!!

Arratsaldean elkartu ginen gazteekin eta menua eta lokala apaindu ostean, afaria prestatzeari ekin genion. Denok elkarrekin urteari agur esan ostean eta berriketa mordo bat egin ostean, Bingo jolastu genuen. Batzuk linea eta beste batzuk bingo abestu zuten eta denok izan zuten beraien saria, lagun artean urteari agur esateko aukera!

AGUR 2017!!!

GABONAK IRITSI AURRETIK…

Gabonetako oporrak hartu aurretik, gaztelekuan ekintza desberdinak egin ditugu!!

Abenduko hirugarren ostiralean, larunbat horretan zehar egingo zen futbolin txapelketarako izen ematea zabaldu zen. Gazte dezente bertaratu ziren izena ematera. Larunbatean, txapelketari ekin genion, gogotsu ibili ziren gure gazteak jolasean!! Futbolinaz, gain tokan ere ibili ziren.Garaileak, dbh3ko bi mutiko izan ziren!!

 Igandean aldiz, lasai ibili ginen. Arratsaldeko lehen orduetan, Bertso saioa ikusten ibili gienen gazte batzuekin. Ondoren, Es por tu bien pelikula ikusi genuen goxo goxo!

 

Oporrak hartu berriko asteburua motza izan zen, izan ere, ostiralean eta larunbatean soilik egon ziren gaztelekuko ateak irekiak. Asteburuan zehar, Gabonetako ekintzen zabalkundea egiteko erabili genuen gehien bat. Horrez gain, Gabonak hain gertu izanik, gazteek lokala apaindu nahi zutenez, horretan ibili ginen buru-belarri!!!

 

GAZTELEKUAN ERE EUSKARAZ BIZI GARA!

Urteko azken hilabetera iritsi gara jada, eta hilero bezala gogotsu hasi dugu hau ere!

Lehengo asteburuan zehar, euskararen eguna igandean zela kontua izanik, gaztelekuan ekintza desberdinak egin genituen honen harira. Larunbatean, Eskoriatzako frontoian izandako herri bazkarian parte hartu genuen. Gazteek bazkaria prestatu ostean, herri giroan gustura askoan bazkaldu genuen.  Asteburu polit horri amaiera emateko, mihi luze txapelketa izan genuen. Bertan, lau taldek hartu zuten parte!

Abenduko bigarren asteburuari dagokionez, gazte dezente hurbildu ziren. Ia asteburu osoan zehar mahai jolasetan, pin pong-ean eta futbolinean ibili ziren. Igandean aldiz, oparigintza tailerra izan genuen, bertan gazteei emandako material desberdinekin,  sekulako opariak egin zituzten! belarritakoak, eraztunak, diademak… adibidez.

Indarkeria matxistaren aurka!!!!

Azaroak 24, 25 eta 26ko asteburuko ostiralean, zapatuan Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna zela aintzat hartuz, berau aldarrikatzeko txapak egin genituen txapa tailerraren bitartez. Larunbatean ere, txapa tailerrera izan genuen gurean eta honetaz gain, gazteekin emakumeak egunero jasaten dituen egoeren inguruan ere hitz egiteko aukera izan genuen. Gai honekin jarraituz, domekan Mustang pelikula ikusi genuen.     

GAZTETXOEN ASTEBURUA

Primeran pasa dute Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxoek. Izan ere, asteburuan zehar egin dugun irteerara, DBH1 eta DBH2ko gazteekin joan gara. Hauek hobeto ezagutzeko aukera izan dugu eta honekin batera,  momentu paregabeak izateko aukera ere izan dugu!

Larunbat eguerdian hasi genuen asteburuko abentura. Ozaetan bazkaldu ostean, Paintball egitera joan ginen! Gustura ibili ziren gazteak jolasean!

Arratsaldean, gau aldera Otazara joan ginen, bertan gazteek beraien motxilak antolatu ondoren, taldeka jarri eta afaria prestatzera ekin zioten! Gauean, SUA jolasean ibili ginen goxo goxo.

Goizean gosaldu eta dena txukundu ondoren, etxera buelta egin genuen!!

URRIKO AZKEN BI ASTEBURUAK SEKULAKOAK IZAN DIRA!

Hilabetea amaitu da jada …  baina indarrekin eta gogotsu jarraitzen dugu ekintza desberdinak egiteko!

Urriko azken bi asteburuak nahiko aktiboak eta ekintza desberdinez beterikoak izan ziren. Ostiraletan betiko lez, gazteak aurrera eta atzera ibili ziren azken bi asteburu hauetan zehar, baina hala ere, denbora izan genuen hauekin solasaldian aritzeko eta baita, pin pong-ean, futbolinena, SUAn, kartetan, ubongon… jolasteko ere.

Larunbatei dagokienez, desberdinak izan ziren. Batean, sukaldaritza eta bestean, Gaztelekuaren margotze lanak izan ziren ekintza nagusiak. Ekintza hauetan DBH1 eta DBH3ko neska mutilak izan genituen . Gaztelekuan txukuntzeko falta ziren paretak eta komuneko atea gustura askoan margotu zituzten!. Sukaldaritzan aldiz, asteartean izandako Arimen Gauari lotuta, bi bizkotxo desberdin eta goxo prestatu zituzten.

Aste-bukaerak, lasai amaitu genituen baina, gaztez beteta. Beldurrezko bi pelikula ikusi genituen, bata El bosque de los suicidios deiturikoa eta bestea Mama deiturikoa. Sekulako arrakasta izan zuten beldurrezko bi film hauek!

SUKALDARITZA, SLACKLINE, DANTZA….

Urriaren 13, 14, 15 asteburua lasaia izan da, baina ekintza anitz egin ditugu. Ostiralean, ping-pongean ibili ginen buru belarri. Larunbatean berriz, neska-mutilekin sukaldean creps goxo-goxoak egin genituen, baina honetaz gain, kanpoan slaclinean ibili ginen eguraldi ederra zegoela aprobetxatuz. Domekan, dantza saioa izan genuen, baita berriketaldia luzea ere.  

IRAILA ONDO AMAITU ZEN ETA URRIA HOBETO HASI DA!

Azken bi asteburuetan zehar, gazteak gogotsu hurbildu dira gurera, izan ere ekintzak aurrera atera dira!

Irailaren azken asteburua sukaldaritza txapelketa batekin hasi genuen. Ostiralean, tortilla patata txapelketa egin genuen, bertan, adin desberdinetako gazteek parte hartu zuten, 12-16 urte artekoak izan ere. Gaztetxoenak izan ziren garaile! Sekulako tortillak egin zituzten.

Larunbatean, Eskoriatzan Goitebera txapelketa zegoenez, gazte talde batekin ikustera bertaratu ginen. Izan ere, gure erabiltzaile batzuk bertan parte hartzen zuten.

Igandean aldiz, mahai jolasetan, pin pong-ean… ibili ondoren, El escuadron suicida pelikula ikusi genuen.

Urriaren lehengo asteburuan ere Gaztelekua topera izan dugu. Adin desberdinetako gazteak izan ditugu asteburu guztian zehar. Solasaldian, mahai jolasetan, saski baloian … ibiltzeaz gain, fieltro tailerra izan dugu. Argazkian, egindako lan batzuk ikus daitezke.

Asteburua amaitzeko Tres días para matar pelikula ikusi genuen.