ABENDUKO ERREPASOAAA!!!

Abenduan denetik egin dugu!! Gainera, gabonak izan direla eta, ekintza berezi batzuk burutu ditugu… Ze gustora egon garen!!!

EUSKARALDIKO HERRI BAZKARIra joan ginen erabiltzaile nagusienetako batzuekin eta ederto pasa genuen. Gaztelekua beti euskara bultzatzeko prest!!

Kulturari lekutxo bat egiteko, DURANGOKO AZOKAra joan ginen gazte taldetxo batekin. Liburu eta abeslarien artean argazkiak atera eta atera ibili ginen eta erosketatxo batzuk ere egin genituen… zenbat jende zebilen!!!

Esan bezala, gabonetan EKINTZA BEREZIAK egin ditugu.

Gaztelekuko neska-mutilak sukaldari apartak direla ondotxo dakigu eta GAZTETXEF lehiaketa prestatu genuen. A zer nolako platerrak egin zizkiguten gure gaztetxoek, profesionalak ematen dute!!

 

 

Gabonetako  BINGOA ere izan genuen gaztelekuan. Barre ederrak bota genituen irabazitako opariekin!!

Gaztelekuan oso sake ona dugu eta TXISTORRADA eta SALDA BEROA prestatzen ere ibili ginen!! A zer nolako artistak diren gure gaztetxoak!!

 

PING PONG LEHIAKETA eta MAHAI JOKOetan ere aritu gara.

FUTBOLIN LEHIAKETA izan genuen, ekintza arrakastatsua izan zen benetan!!

Abendu paregabea urteari amaiera emateko!!!!