AZARO HEZKIDETZAILEA!!!!!!

Azaro ero honetan gauza mordo bat egin ditugu eta gazteak pozik ibili direla esan genezake!!!!

TXOKO HEZKIDETZAILEA egin genuen, gaztetxoenek gaztelekuan txoko bat margotu zuten, hezkidetzari lekua emateko. Horretarako pintzelak hartu eta artista batzuk direnez, sekulako pareta polita gelditu zaigu!!!

  

SUKALDARITZAN ere fin fin ibili gara oraingoan ere!!!! Gazteek gustuko dute beraien errezetak bilatu eta gaztelekuko sukalde paregabea beraien imaginazioa lantzeko erabiltzea! Gauza goxo-goxoak atera zitzaizkiguuun!!! Aupa gazte hauek!! Baten batek badu sukaldari zena bai!

       

Behin txoko hezkidetzailea amaituta eta emakumearen indarkeriaren aurkako  nazioarteko eguna zela eta asteburu potente bat izan genuen gaztelekuan. Lehenbizi, nagusienak FEMINISMOA ZER DEN AZALTZERA gerturatu ziren gaztetxoenengana eta oso gustura eta adi egon ziren gerturatu ziren guztiak!!! Eskerrak hemendik nagusienei hartutako lanagatik eta egin zuten saio paregabeagatik! Primerakoak zarete! Aupa zuek!!!

 

Baina asteburu berdinean Azaroak 25en txoko hezkidetzailearen aurkezpenerako gaztetxokoetako lokalean entseiatzen duten GONA GORRIA taldeak Kontzertua eskeini zigun!!!! Hauei be eskerrak ematea tokatzen zaigu, kristoneko giroa jarri zuten gaztelekuan eta oso arratsalde polita pasa genuen; tirkiti, pandero eta gitarrarekin! Aupa Irati eta Leiree!!!!

Primerako hilabetea izan da eta Abenduan ere gehiago egiteko gogotsu gatooooz!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude