ONGI ETORRI 2018!!

GOGOTSU HASI DUGU URTEA!!!

Lehenengo astea lasaia izan zen eta erregeak izan genituen bizilagun bezala. Asteburu hau gazteekin berriketan egiteko erabili genuen, Gabonak nola pasa genituen kontatzen aritu ginen.

Xakean aritu ginen nagusienekin

Bigarren asteburuan aldiz, gazte mordoxka bat azaldu ziren. Ostiralean mahai joko ezberdinetara jolasten aritu ginen eta zapatuan berriz eskuak masan sartu eta pitza gogo goxoak egin genituen. Domekan aldiz, arrakasta handia duen JUMANJI pelikula ikusi genuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hirugarren asteburuan MOZORROAK nagusi! Zapatuan imintzioka aritu ginen mozorroen laguntzaz eta domekan desfile dibertigarri bat aldatu genuen, bata besteari mozorrotuz eta sormena azaleratuz. Aukeratu al duzue aurtengo inauterietako mozorroa? Guk ideia pila bat hartu genituen asteburuan!!

gazteak mozorrotuta…

imintzioka

                              

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude