MUSIKA TXOKOA MARTXAN!!

Urtarrilaren 20-22ko asteburuko ostiral eta zapatuan, gazte lekua gaztez lepo egon zen. Asteburu honetan musika txokoa martxan jartzeko intentzioarekin esaldi lehiaketa jarri genuen martxan. Gazteek domeka arratsaldeko zazpiak arte izan zuten esaldiak watsappez bidaltzeko aukera. Esaldi dezente bidali zuten, eta horiek bozkatzeko aukera aste osoan zehar izan zuten facebook eta instagramen bitartez. Horretaz gain, asteburu honetan mahai jolasetan, ping-pongean… ere gustura asko ibili ziren gazteak.IMG-20170128-WA0029

Foto de Nere-1Azkeneko asteburu honetan ordea, graffityak egiteko asteburua genuen prestatua, baina gazteak ez ziren animatu Alabaina, gurera hurbildutako gazteekin, ostiral eta zapatuan mahai jolasetan eta ping-pongean ibili ginen buru belarri. Domekan gazteek eskatuta, lasai-lasai film batez gozatzeko aukera izan genuen. Bestalde, azpimarratu beharra dugu, zapatu honetan, musika txokoko esaldi lehiaketako esaldirik onena saritu genuela: “euskara da gure errima”. Aurki esaldi hori musika txokoan idazteko asmoa dugu, euskarak ere musikan bere lekua duela aldarrikatu nahian.      

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude