Quantcast

Tag Archive: argazkiak

Abe 23

Arrasateko Santamasetako azoka

EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen! Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.

Ira 23

EREINDAJAN Bizipoz jaian

Irailaren 21ean Bizipoz Jaia izan genuen Arrasaten, Irrien Lagunak eta Txatxilipurdiren eskutik. Bertan Arrasateko hainbat elkarte izan ginen, bai informazio postuekin, baita tailerrekin ere. EREINDAJANeko lagunok biak egin genituen: informazio postua jarri (apustuak egiteko aukerarekin gainera!) eta hazi landaketan jolastu ume eta gaztetxoekin. Bertan ateratako argazkiak txertatu dizkizuegu jarraian, otar ederra irabazi zuen Amets Badiola …

Continue reading »

loading