Domund 2014: testigantza ELKAR HEZIn

Domund eguna dela-eta,  aukera izango dugu misiolari baten testigantza eskolan hartzeko,  Hain zuzen ere, MAITE OIARTZUN BARAIBAR (Afrikako Amaren misiolaria) izango da gurekin ostiral honetan, urriak 17. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek entzungo dute Maiteren testigantza. Ziur oso interesgarria izango dela!

 

TESTIGANTZA: MAITE OIARTZUN BARAIBAR (Afrikako Amaren misiolaria)

 

Ultzamako Alkoz herrian jaioa duela 54 urte

Magisteritza ikasi zuen eta irakasle bezala lan egin zuen 15 urtez Nafarroan. Bestalde pastoral-lanean ere oso konprometituta egon zen batez ere gazteekin.

Duela 20 urte, Afrikako Amaren misiolariak ezagutu zituen eta udan misio-esperientzia bat egin zuen beraiekin. Hortik aurrera, Ahizpa zuriekin konpromiso sendoago bat egiteko prozesua hasi zen.

Malin (udako esperientzia), Burkina Fason (3 urte), Burundin (3urte), Mexico (3 urte), 9 hilabete Nafarroan, Burundin (3 urte), Kenian (5 hilabete)

Misioetan egindako lanari buruz, beti heziketaren alde:

  • Gazteekin, “Bakea eta adiskidetze” tailerrak

  • Kartzelan, emakumeekin eta katekistekin

 

Orain Madrilen dago bere esperientzia elizbarruti desberdinetan konpartitzeko.

 

DOMUND Eguna dela eta,  Frantziskoren idazkia.

Juan Kruz Mendizabal, Bikario Nagusiaren idazkia.

 

Ehun hezitzailek Francesc Torralba eta Javeir Elzo irakasleekin batera baloreen inguruan gogoeta egin dute

Urriak 31an Arantzazun ospatu zen “Eskola eta baloreak” jardunaldia

Francesc Torralba irakaslea Kristau Eskolako ikastetxeetako 113 irakasleekin izan zen joan den urriaren 31an Arantzazun “gaurko munduan kristau eskolak proposatu beharreko baloreen inguruan” hitz egiteko.

 

Ramon Llull Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak argi utzi zuen “baloreak bizitza estilo baten bidez adierazten direla eta ez beraietaz hitz eginez”. Baloreak testuinguru edo aitzakien bidez adierazten direla esan zuen, zeharka, eta ikasgela edo klaustroa testuinguruak direla nabarmendu zuen. Hala, justizia ez dela justiziaz hitz egiten adierazten esan zuen, pazientzia pazientziaz jokatzen adierazten den bezalaxe.

 

Balorea pertsona edo erakundearen indar eragilea dela aipatu zuen, euren mugimendua ulertzeko beharrak soilik nahikoa ez direlarik. Beharrez gain, kristau eskolak bere muinean baloreak dituela eta horiek direla nortasuna ematen dietenak ere esan zuen.

 

Era integralean heztea pertsonaren konplexutasun osoa kontutan hartzea dela aipatu zuen Torralba jaunak, eta horregatik heziketak ezin duela arlo bakar batean geratu defendatu zuen. Honenbestez, historikoki erlijioan murgildu diren hezkuntza sistemak naiz erlijioa baztertu dutenak akatsa egin dutela adierazi zuen. Garrantzitsuena pertsona orok barruan dituen gaitasunen garapena dela esan zuen, eta gaitasun hori ateratzeko hezitzailearen laguntza goraipatu zuen. Haurrari erakusten ez bazaio ez duela ikasiko aipatu zuen, ume batek sekula otoitzik ez duela egingo adibide gisa jarriz inork erakusten ez badio.

 

Baloreetan hezteko jarraikortasuna behar dela azpimarratu zuen. Konstantzia. Doakotasuna, eskuzabaltasuna, errukia, pazientzia, errepikatuz besterik ezin direla erakutsi esan zuen, eta egin behar horretan hezkuntza komunitate osoaren partaidetza aipatu zuen.

 

Denbora era kontutan izan beharreko faktorea dela gogora ekarri zuen, askotan gaur erakusten saiatzen garen baloreak ikaslearengan eragina izateko sarritan urteak behar izaten direla aipatuz.

 

Bertuteen inguruan galdetuta, Torralbak kontzeptua beldurrik gabe erabiltzeko gomendio eman zuen, egun negozioetan ere erabiltzen baita, eta baloreekin lotutako idea baita.

Javier Elzo eta baloreen zerrenda

 

Bestalde, Javier Elzo soziologoak gaurko gazteen baloreen inguruan bi zerrenda aurkeztu zituen, bata positiboa eta bestea negatiboa.

 

Balore positibotzat adaptazio gaitasuna, “enchufisomaren” gaitzespena, zintzotasuna, kontzientzia ekologikoa eta Giza Eskubideen balorazio positiboa jo zituen. Negatibotzat aldiz, egonkorrak diren konpromisoak hartzeko zailtasuna, indibidualistak izatea, familiaren menpekotasuna, asteburuaren sakralizazioa, eta eskubideez erantzukizunez baino gehiago jabetzea.

 

Gazteen artean zein balore sustatu behar diren inguruan ere hezitzaileekin bere zerrenda partekatu nahi izan zuen Elzo jaunak.

 

• 1). Konpetentzia pertsonala

• 2). Sentitzen den inteligentzia

• 3). Filiazioaren errekuperazioa

• 4). Ez diruari balore gisa, baizik eta diruaren baloreari

• 5). Berrikuntza positiboari irekiak

• 6). Tolerantzia eta solidaritatea, beharrezko intolerantzia baztertu gabe

• 7). Etengabeko prestakuntzaren beharra

• 8). Balore finalistak ez dira nahiko. Instrumentalak diren baloreen garrantzia.

• 9). Sexualitatearen kudeaketa

• 10). Segurtasuna bai, askatasuna are eta gehiago

• 11). Espirituaren lehentasuna

• 12). Mundu hobea eta justuago baten utopia