ELKAR HEZIko ikasleak sarituak STARTINNOVA PROGRAMAn

Ikasturte honetan batxilergo 1.go eta 2. Mailako ikasleek STARTinnova programan parte hartu dute Administrazio eta Kudeaketa Prozesuak ikasgaian. Programa hau EL Diario Vasco, Eusko Jaurlaritza  eta  Adegik antolatutako dago. Helburua ikasleengan jokabide ekintzaileak sustatzea da, e-learning dinamiken bitartez, jarduera interaktiboak, eztabaidak eta adituen hizketaldi digitaletan parte hartuz.

 

Programa honek 4 bloke ditu:

1.       Pertsona ekintzailearen abileziak eta gaitasunak

2.       Ideiatik proiektura, CANVAS eredua jarraituz.

3.       Proiektuaren garapena

4.       5 finalistak proeiktuaren defensa.

 

Taldeko guztiek, 32 ikaslek, lehenengo hiru ataletan hartu dute parte,  hirugarren ataleko proiektua garatuta abenduan entregatu zituztelarik.

 

Programan, 538 ikaslek hartu dute parte 115 taldetan banatuta, hauetatik  39 talde izan dira 16-17 urteko kategoriakoak, ELKAR HEZI Ikastetxeko taldeek hauekin lehiatu dute.

 

Kategoria bakoitzean 5 talde suertatu dira finalistak, programaren laugarren blokera pasatu direnak.

 

ELKAR HEZIko  EH NAITZAIO taldea sailkapen orokorrean, 39 taldetik 4. gelditu da, eta horregatik  proiektuaren defensa egin behar izan du tribunal baten aurrean. Ekitaldia hau otsailaren 26an izan da Donostiako campuseko  Jose Mari Korta I+G+b zentroan. Taldekideak, Jone Agirre, Nagore Altuna, Aitziber Martinez de Alegria eta Aitor Lamasek,  proiektuaren denfentsa on bat egin dute  eta tribunaleko kideen deliberazioaren ondoren hirugarren gelditu dira, eta,  bakoitzak ebook bat jaso du.

Bestalde parte hartu duten ikasle guztiek ziurtagiri bat jaso dute STARTinnovaren eskutik.

Talde honen proiektua OUTFIT ASSISTANT izan da. Produktu hau internet bidezko personal shoper delakoan oinarritzen da eta honakoa eskainiko lieke erabiltzaileei: etxetik mugitu gabe arropa bilaketa erraza, konbinaketa pertsonalizatuak, neurrizko prezioak…