KULTURA KLASIKOA: EMAKUMEAK EMAKUME

Elkar Hezi ikastetxeko DBHko 4.mailako Kultura Klasikoko ikasleek Martxoaren, 21ean ostirala 19:00an, Kultur Etxeko zineman Greziar mitologia gaur eguneratu nahi duen Juana Lorren “Arquetipos de mujer” delako antzezlana antolatu dute. 45 minututan Juana Lor aktoresaren eskutik mitologiako 7 jainkosen arketipoak aztertzeko aukera izango dugu. Umorea eta mitologia uztartuz XXI. mendeko emakume bakoitzaren baitan dagoen jainkosa ezagutuko dugu. Sarrera doan izango da.

Ate Irekiak: larunbata, baina eskola beteta

Larunbata den arren, eskola beteta egon da gaur goizean. Haur eta guraso asko, sukaldaritza eta zientzia tailerretan izena eman dutenak eta ELKAR HEZI ezagutzera etorri diren familiak. Haur batzuk, lotan etorri dira, eta haurtzaindegian geratu dira zaintzaile batzuekin, beraien gurasoak eskola goitik behera ezagutu duten bitartean.Beste batzuk, aldiz, begiak ireki-irekita, gurasoekin batera egon dira txoko guztiak arakatzen. Azkenik, hainbat ikasle eta irakasle, goiz-pasa atsegin honetan laguntzeko eta lagun berriei ongi etorria emateko. Eguerdi aldera, sukaldaritza ikastaroan prestatutakoaz gozatzeko elkartu gara denok mahastipean, euritatik babestuta. Eskerrik asko laguntzaile eta bisitari guztiei.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA