Diagnostiko ebaluazioaren emaitza: batez bestetik gora

Seguruenik badakizuenez, 2012-2013ean Eusko Jaurlaritzak “Diagnostiko Ebaluazioa” izeneko probak egin zizkien Euskadiko ikastetxeetako LHko 4. eta DBHko 2. mailetako ikasleei. Helburua, oinarrizko eta funtsezko hainbat gaitasunetan erakusten duten garapen maila ebaluatzea izan zen.

 

Bada, beste urte batean ere batez beste konpetentzia guztietan eta gure familien ISEK  (Indize Sozio Ekonomiko Kulturala) berdina duten ikastetxeetako garapen-maila baino askoz hobea erakutsi dute gure ikasleek. Haietako batzuetan oso modu esanguratsuan.

 

 

Emaitza orokorren aurkezpena egiteko eta familia bakoitzari seme-alabaren txostena emateko saioa antolatu dugu otsailaren 5erako, arratsaldeko 6:30erako ikastetxeko Areto Nagusian (Arantzazuko Ama, 18). Ikastetxeko guraso guztientzako irekia izanik, dei berezia egiten diegu aurreko ikasturtean LHko 4. mailan eta DBHko 2. mailan ziren ikasleen familiei.

 

 

 Deialdi-gutuna  →

 

 

 

 

Larunbat honetan, Ate Irekiak

 puertas abiertas

ELKAR HEZI-ko ateak beti egoten dira irekita oñatiar guztientzat, baina larunbat honetan, matrikulazio kanpainaren barruan, ekitaldi berezi bat antolatu dugu ikastetxea bertatik ezagutu nahi duenarentzat.Ekitaldia girotzeko, bi tailer praktiko eta dibertigarri antolatu ditugu: sukaldaritza tailerra, adin guztietako haur eta gurasoentzat eta zientzia tailerra, LHko bigarren eta hirugarren zikloetako haurrentzat. Bitartean, nahi duenak, ELKAR HEZI-ko instalakuntzak ezagutzeko aukera izango du, bertako irakasle eta ikasle batzuek gidaturik. Amaieran, sukaldaritza tailerrean prestatutako gutiziak dastatuko ditugu. ZUEN ZAIN GAUDE!!

 

 

ATE IREKIAK (+ INFO)

BAKARKAKO BISITALDIRAKO ESKAERA

 

Kristau Eskolako eskaintza, bailara osora zabaltzen

 

 

Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten ere, 2014-2015ean hasita, ELKAR HEZI ikastetxeko hezkuntza-eskaintza aukeran.

 

Arrasateko San Viator ikastetxeko eraikin berria, 1968an.

Kristau Eskolako arduradunek ez dute baztertzen epe labur-ertainean hiru herri hauetako batean ere, bertatik bertarako hezkuntza-proiektu bat abian jartzea.

 

Kristau Eskolaren (KE) eginkizuna, berezko nortasunetik Euskal Herriari zerbitzua ematea da, batez ere bere hezkuntza-erakundeen bitartez. Horregatik du jasota Misio gisa bere hezkuntza-eskaintza euskal herritar guztien eskura ipintzea.

 

Hezkuntza-esparruko beste erakunde batzuen antzera (Administrazioak, Ikastolen Elkarteak…), egungo bere eskaintza aztertzeari ekin zion, alde batetik elkarren gertu diren ikastetxeen artean elkarlana sustatu eta sinergiak bideratzeko, eta bestalde, gaur egun iristen ez den eskualdeak identifikatu eta bere hezkuntza-eredua eskaintzeko aukerak aztertzeko.

 

Identifikaturiko azpi-eskualde garrantzitsu bat Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasatek osatzen dutena izan zen. Izan ere, arrazoi historiko ezberdinak tarteko, presentzia handia eta eskaintza zabala eta askotarikoa eduki ostean (azkenetariko bi aipatzearren, San Viator Ikastola edota Mesedetako Ama ikastetxea), gaur egun horren falta dago.

 

Halere, beste ezer erabaki baino lehen, jakina, 2013ko maiatzean herri horietako biztanleen artean gizarte-ikerketa garatu zuen (600 familia elkarrizketatuak), hain zuzen ezagutzeko norainoko atxikimendua eta prestutasuna legokeen, berea bezalako hezkuntza-proiektu batekiko. Ikerketa-lan horrek eman duen askotariko informazioaren ondorio nagusietariko bat izan zen bazela familia kopuru esanguratsua begi onez ikusiko lukeena epe laburrean euren seme-alabentzako halako hezkuntza-proiektua baten aukera eskura izatea.

 

Ikerketaren datuetan oinarrituta, KEko zuzendaritzak eskaintza egitearen egokitasuna ondorioztatu zuen, eta aldi berean, nola bideratu aztertzen hasi zen. Hilabete batzuetako hausnarketa prozesu baten ondorioz, Elkar Hezi  ikastetxeko arduradunekin elkarlanean, 2014-2015 ikasturteari begira Elkar Heziren bidez Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasaten bere eskaintza egitea erabaki zuten.

 

Halaxe, hemendik aurrera, bailarako herri hauetako familiek badute jaiotzetik Unibertsitatera  arteko (alegia, Haur Eskolako ziklo osoa, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa) beste hezkuntza-proiektu desberdin bat aukeran.

 

Kristau Eskolak ez du baztertzen epe labur-ertainean hiru herri horietako batean Elkar Heziren bitarteko eskaintzarekiko bateragarria litzatekeen beste hezkuntza-aukera bat abian jartzea, baina oraingoz behintzat, ez hurrengo ikasturterako.

 

—————————-

PISA: ikastetxe kontzertatuak askoz hobeto

 

Azken PISA azterketaren txostenaren arabera, diru publikoaren erabilpen eraginkorragoa egiten da EAE eta Nafarroako ikastetxe  kontzertatuetan.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan Hezkuntzan egiten den inbertsioa, Espainiako batez bestekoaren gainetik nabarmenki egon arren, bi erkidego hauetako institutu publikoen PISA txosteneko emaitzak ez dira egon, espero zitekeen bezala, Estatuko onenen artean. Alderantziz, esan daiteke emaitza “diskretoak” izan direla. Gainera, Europar Batasuneko eta OCDEko gehi aztertutako 31 estatu gehiagoko batez bestekotik behera geratu dira EAE eta Nafarroako institutu publikoen emaitzak. Ikastetxe kontzertatuetako notak izan dira erkidego hauteako batez besteko notak igo dituztenak.

getimage

 

 

PISA azterketan, 4739 ikaslek hartu dute parte EAEn, hauetatik 2125 ikastetxe publikoetakoak eta 2614 ikastetxe  kontzertatuetakoak, azken hauen emaitzak, askoz hobeak izan direlarik.

  

Okerren, irakurmenean

 

 

Ikastetxe publikoek, irakurmenean lortu dituzte emaitza okerrenak. EAEko institutuen atzetik, Andaluzia, Murtzia, Baleareak eta Extremadurakoak baino ez dira geratu, beste erkidego guztiek emaitza hobea lortu dute. Matematikan, antzerako egoera dago.

 

 

EAEn, Hezkuntzako aurrekotuaren ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua, Espainiako batez bestekoaren %34 handiagoa da, baina PISA azterketako emaitzak ez dira bat etorri, inondik inora, ahalegin ekonomiko honekin.

 

 

Ikastetxe kontzertuetako ikasleak izan dira gure erkidegoko emaitzak hobetu dituztenak, nahiz eta inbertsio publikoa askoz txikiagoa izan sare honetan.

 

Eusko Jaurlaritzak, emaitza hauek aztertzeko asmoa azaldu du. Cristina Uriarte sailburuaren hitzetan, ikasle etorkin kopuru handia, elebiduntasuna edota ikasketa arazoak dituzten ikasleak pilatzea  izan daitezke euskal hezkuntza publikoaren arrakasta ezaren arrazoiak. Halere, badago hausnarketa hau zalantzan jartzeko arrazoirik: PISA azterketa egin duten ikastetxe publikoetako 2125 ikasleetatik, 184 baino ez dira izan eredu elebidunean ikasten ari direnak, gainontzekoak eredu euskaldunean ari dira, emaitza onenak izaten dituen eredua hain zuzen ere.