IKASTURTE AMAIERAKO JAIA SANTA MARINA ENPARANTZAN

Gurasoekin batera egin dugu ikasturte bukaerako

festa Elkar Heziko ikasle eta irakasleok

 

Eguenean hasi zituzten kurtso bukaerako ekimenak, eta egubakoitzean, gauerdian, bukatu zituzten. Jaialdia, antzerkia, puzgarriak, Iturrigorrirako irteera, zuzeneko musika emanaldiak, afari-merienda eta Elkar Heziren abestiaren aurkezpena egin dituzte, besteak beste.

 

Egubakoitza izan zen Elkar Heziko kurtso bukaerako ekitaldien egunik beteena. Ikasle txikienek, esaterako, ohe elastiko eta puzgarriekin hasi zuten eguna, eta DBH eta Batxilergoko ikasleak, Iturrigorrira joan ziren egun pasa, ohitura duten moduan.

Gurasoekin batera

18:30etik aurrera, LHko ikasleek gurasoei jaialdia eskaini zieten. Dantzak, antzerkia, abesbatza … ikusi eta entzuteko aukera izan zuten. Ikasle ohi, irakasle  eta hainbat lagunen artean sortutako Elkar Heziko abesti berria ere bertan entzun zuten.

Afari merienda 20:00ak inguruan hasi eta gauerdira arte luzatu zen. Ikastetxeko ikasketak aurten bukatu dituzten ikasleei omenaldia eta orla banaketa egin zitzaien bertso pertsonalizatuak abestuz. Elkar Heziko abestia konposatzen lagundu duten lagunei bertso bana abestu zitzaien, Elkar Hezi osatzen dutenen izenean esker ona adierazteko. Bukatzeko DBH4ko ikasleek euskal kanta ezagunen bertsioak eta beraiek sortutako abestien bilduma eskaini zuten. Hori guztia, bokata eta txotx arteko giroan.

 

 

 

 

SELEKTIBITATEKO EMAITZAK: EAEko BATEZ BESTEKOTIK 0’5 GORA

 

Bederatzigarren aldiz, Batxilergoko 2. mailako gure ikasleak Hautaproba edo selektibitatea egitera joan dira.  Beste behin ere, ekainean azterketa egin duten guztiek nabarmen gainditu egin dute. Beraz, alde horretatik, gure zorionik beroena guztiei.

 

            Oraingo honetan, betiko ildoari eutsiz, gainerako EAEko ikastetxe guztietako ikasleen batez besteko emaitzatik gorako emaitza (0,5), lortu dute batez beste, 7,03 erdietsiz (EAEn 6,53)

           

            Ikasle guzti-guztiek egiten dituzten ikasgaiak gaztelania, euskara eta ingelera dira. Arlo hauetan lortutako emaitzak ere esanguratsuak dira eta nolabaiteko neurria ematen dute gure eredu hirueledunaren egokitasunaren inguruan. Hona aurtengo batez bestekoak  EAEkoekiko:

 

  

IKASGAIAK

EAE

ELKAR HEZI

Euskara eta literatura

7,19

8,06

Ingelesa

7,18

8,15

Gaztelania eta literatura

5,98

6,5

 

OSTIRALEAN, ELKAR HEZI EGUNA

EKAINAK 21 OSTIRALA:

  • HH-LHn: GOIZEAN PUZGARRIAK. karts-ak, ohe elastikoak…

   ARRATSALDEKO 18:30TAN LH + ANTZERKIA + ABESBATZA.

  • DBH eta Batxi: Iturrigorrira irteera.

DBHko eta Batxilergoko ikasle, irakasle eta langileak Iturrigorrira joango gara urtero bezala. Bertan ekintza desberdinak burutuko ditugu: mendi irteera, bizikletaz Iturrigorrira, altxorraren bila, herri kirolak, pintxo lehiaketa,… Bertan bazkalduko dugu.

 

 

ILUNTZEAN: Afari merienda

Urtero bezala, aurten ere ELKAR HEZI osatzen dugun guztiok Santa Marina plazan  elkartuko gara, afari merienda egiteko. Musika, sagardo kupela eta bokadilo goxoak giro ezin hobean…  Sorpresak ere egongo dira…ETA ESKOLAKO ABESTIAREN AURKEZPENA EGINGO DUTE IKASLE, GURASO ETA IRAKASLEEK.

2013ko SELEKTIBITATEKO LEHEN DEIALDIAN IKASLE DENAK AURRERA

Ohitura bihurtu da ekainean eskolako bazterrak alaitzea Batxilergoa amaitu duten ikasleen barre algarekin eta poztasun oihuekin. Aurtengo honetan ere, denek gainditu dute Hautaprobako lehen deialdiko azterketa. Gainera, 7’12ko batez besteko nota aipagarriarekin. Guk bagenekien gure ikasleak Oso Onak zirela, baina kanpoko batek honela aitortzeak, gure uste hau berretsi egiten du. Eskerrak ikasle zoragarri hauei guztiei eta guregan konfidantza ipini duten beraien gurasoei. Bide berriak egingo dituzue hemendik aurrera, baina ELKAR HEZI beti izango da zuen etxea.

EKAINAK 14ian (ostirala) HAUR ESKOLAKO ETA HAUR HEZKUNTZAKO JAIXA ELKAR HEZIn!!!

Haur eskolako eta Haur Hezkuntzako haurren familiak gonbidaturik gaude eskolako lorategian ospatuko dugun jaialdira.

17:30-18:15: MAGIA- PAILAZO IKUSKIZUNA POTX eta MOTX-en eskutik (2-5 urteko haurrentzat)
18:30-20:30: Afari-merienda. Gurasoek sukaldaturiko txitxi-burduntzia.
Trikitrixa.
Umeentzat piñata……

IZEN-EMATEA:Haurtzaidegiko idazkaritzan, ekainaren 10a baino lehen.