SARA MCHICHOU GURE IKASLE OHIA, EUSKO ISLAMIAR KONTSEILUKO KIDEA

Bi urte baino ez dira igaro Sara Batxilergoa amaitu zuenetik. Guretzat poz izugarria da ikustea arrakastaz jarraitzen dituela bere ikasketak (Kimika Zientziak) eta are pozgarriagoa jakitea bere jatorrizko komunitatearen erroetatik nola txertatu den gure/bere herrian, Euskal Herrian, eta nola egiten duen lan jatorri bera duten etorkinak gure gizartearen partaide izan daitezen, nondik datozen eta zeintzuk diren ahaztu gabe.

 

ARGIA aldizkariak, elkarrizketa interesgarria egin dio. 

 

Eskerrik asko Sara! 

BATXILERGORAKO AURRE MATRIKULA EPEA ZABALIK

Kristau Eskolak 2013-2014 ikasturterako Lanbide Heziketa eta batxilergoan eskaintza globala, zabala, irekia eta malgua eskainiko du beste behin bere nortasun ezaugarria den pertsonaren garapena (Helburu gorena, garena) hezkuntza etapa guztietan zainduz.

Ondorengo artxiboan Kristau Eskolak Lanbide Heziketan luzatzen duen eskaintza globala aurkituko duzu ikastetxe bakoitzak eskaintzen dituen zikloak barne eta baita erakundeak esparru honetan dituen ideia nagusiak ere.

Bestalde, Kristau Eskolan batxilergoa eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda ere aurkituko duzu.

 +INFO