MALIRAKO JANARI BILKETA

Agian jakingo duzue gure eskola Maliko Togo hiriko Saint Paul eskolarekin dagoela anaituta. Ziurrenik Maliko zorigaiztoko azken gertakizunen berri ere izango duzue: gerra, lehortea eta, ondorioz, gosetea.

 

Josean Larrañaga parrokoak “Mali Elkartasuna” Gobernuz Kanpoko Erakundea sortu du eta hainbat ekimen antolatzen ditu urtean zehar Maliko gure anaia-arreben alde. Oraingo honetan, Saint Paul ikastetxeko haurrentzako janari bilketa antolatzen ari gara. Honekin batera doan agirian topatuko duzue informazio gehiago.

 

Bilketa, maiatzaren 10era arte egingo dugu eskolan. Zuen seme-alaben bitartez edo zeuek ekar ditzakezue “Mali Elkartasuna”-k behar dituen jakiak.

 

Aldez aurretik eskerrak.

LIBURUAREN EGUNA: MIKROIPUIN LEHIAKETA ETA LIBURU TRUKEA

Apirilaren 23an Liburuaren eguna ospatzen da eta bi ekimen jarri ditugu abian eskolan: II Mikroipuin Txapelketa eta irakurritako liburuen trukea.

II Mikroipuin Txapelketa

LIBURUEN ELKAR TRUKAKETA ELKAR HEZIn.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek, dagoeneko irakurri dituzten liburuak elkar trukatzeko aukera izango dute. 

Lehen Hezkuntzan, tutoreen bitartez bideratuko da eta Bigarren Hezkuntzan, lehen mailako ikasleak izango dira trukaketa kudeatzeko ardura izango dutenak.