BESTE URRATS BAT ELKAR HEZI IKAS KOMUNITATE BIDEAN

IKAS KOMUNITATEen ekimena, hezkuntza-bikaintasuna asmo, gure Eskolako Hezkuntza Proiektuaren ardatz bihurtzeko bidean da. Irakasleon klaustroan beharrezko oinarrizko prestakuntza jaso eta proiektu integral honekin aurrera egitea erabaki ostean, FAMILIEN TXANDA heldu da: informazio zehatzagoa jaso, iritziak eta iradokizunak komunikatu eta oniritzia eta inplikazioa adieraztea, hala balegokio.

 

Horretarako, ikastetxe osoan Familientzat 4 saio antolatu ditugu bakoitzak bere posibilitateen arabera ondoen etortzen zaion egun eta orduan parte hartu ahal izatea samurtzearren, izan ere, oso-oso garrantzitsua jotzen dugu denon partaidetza.

 

Norberak nahiago duen saioan izena emateko, hemen sartuz eta bertan adierazi.

 

Epea: azaroaren 28a, ostirala, berori barne.

INFORMAZIO GEHIAGO

Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman;

arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;  biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?”. Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”
 
 
Mt 25, 35-40
 
 
 
 
ELKAR HEZI ikastetxearen izaera kristauarekin bat eginez, eta Pastoral arloren ekimenez, Elizbarrutiko Caritas arloko arduradunekin elkarlanean , Boluntariotzaren gaineko plantxo bat eratu eta aurrera ermatea erabaki dugu.  Oraingoz behintzat, DBHko 3. eta 4.eko, Batxi 1. eta 2.ko ikasleei eta helduoi (guraso zein irakasle/langileoi) zuzenduta tailer eta esperientzia batzuk antolatu ditugu. 
 
 
Hurrengo asteazkenean, hilak 5, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek egingo dute lehen tailerra eskolan.
 
Azaroaren 12an, Batxilergoko ikasleak eta helduen txanda izango da. Helduen kasuan, saio bera baina bi ordutegi ezberdinetan, nahiago dugun ordutegia aukeratu ahal izateko. Lehenengoa 15:00etik 16:30era eta bigarrena 17:00 18:30era.

Zoroen itsasontzia Pasaiara heldu da

Eta itsasontzira igotzeko txangoa antolatu dugu:

 

Eguna: Azaroaren 8a,larunbata.

Ordua: 18:00-19:00

Tokia: Pasaiako portuan dagoen Zoroen

itsasontzia.

Gonbidatuak: 3-8urteko haurren familiak.

Sarrerak: 3€ haurrak eta 4€helduak.

Kopurua: 20-55 pertsona.

Nola joan: Autoz

 

    Zorountziaren jatorria inauteriena da, barre herrikoiaren kulturarena, hain justu bere fartsa, asto-festa, prozesio neurrigabe, dantza makabro eta beste hainbat adierazpen oparo, zaratatsu eta subertsiboekin Europaren historian eragin sakona izan duen tradizioarena. 

 
    Duela 23 urtez geroztik gaur arte, Zorountzia antzerki-konpainia bat da, etengabeko festa-bidaia batean bizi den konpainia. Antzerki-laborategi ibiltari bat da, eta toki eta ezaugarri guztietako jendeari zuzendutako musika-komedia bat egiten du. Tripulazioak Europako 20 lurraldetako 180 hiritan eskaini ditu bere ikuskizunak. Inauteriaren pregoilari gisa, antzerki herrikoi, barregarri eta subertsibo bat eskaintzen du, eta abesti lizunak eta ohiko musikak nahasten ditu. Bere ikuskizuna Pozaren Meza Ospetsua da, gizarteak esaten dituen gezurrei buruzko satira garratz bat, alegia. 

     Ontzia 1916. urtean eraiki zen. Arrantzarako burdinazko belaontzi holandar ohiko bat da, eta sardinzarraren arrastre-arrantzarako pentsatuta dago. Kaian 220 toki dituen tribuna bat eraikitzen da, eta ontzia, berriz, eszenatokia eta eszenografiarako erabiltzen da, bertako zubi eta mastei esker. Ikuskizuna eguzkia sartzen denean hasten da, eta sarreraren prezioa, berriz, ikuslearen pisuaren araberakoa da, 13 zentimo kiloko ordaintzen delarik. Erdi aroan aberats eta txiroen arteko borroka amaiezinaren alegorietan oinarritu dira kontzeptu honetarako. 

 

Informazio gehiago

 

Domund 2014: testigantza ELKAR HEZIn

Domund eguna dela-eta,  aukera izango dugu misiolari baten testigantza eskolan hartzeko,  Hain zuzen ere, MAITE OIARTZUN BARAIBAR (Afrikako Amaren misiolaria) izango da gurekin ostiral honetan, urriak 17. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek entzungo dute Maiteren testigantza. Ziur oso interesgarria izango dela!

 

TESTIGANTZA: MAITE OIARTZUN BARAIBAR (Afrikako Amaren misiolaria)

 

Ultzamako Alkoz herrian jaioa duela 54 urte

Magisteritza ikasi zuen eta irakasle bezala lan egin zuen 15 urtez Nafarroan. Bestalde pastoral-lanean ere oso konprometituta egon zen batez ere gazteekin.

Duela 20 urte, Afrikako Amaren misiolariak ezagutu zituen eta udan misio-esperientzia bat egin zuen beraiekin. Hortik aurrera, Ahizpa zuriekin konpromiso sendoago bat egiteko prozesua hasi zen.

Malin (udako esperientzia), Burkina Fason (3 urte), Burundin (3urte), Mexico (3 urte), 9 hilabete Nafarroan, Burundin (3 urte), Kenian (5 hilabete)

Misioetan egindako lanari buruz, beti heziketaren alde:

  • Gazteekin, “Bakea eta adiskidetze” tailerrak

  • Kartzelan, emakumeekin eta katekistekin

 

Orain Madrilen dago bere esperientzia elizbarruti desberdinetan konpartitzeko.

 

DOMUND Eguna dela eta,  Frantziskoren idazkia.

Juan Kruz Mendizabal, Bikario Nagusiaren idazkia.

 

Elkar Heziko bi ikasle ‘Zientziarekin Solasean’ topaketetan

Aurreko urriaren 2an, Pello Uriarte eta Iñigo Barinagarrementeria, Elkar Heziko 2. batxilergoko ikasleak, Ainhoa Mendia irakaslearekin batera, top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketan izan dira Bilbon, Nobel saridunen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketan, alegia.

 

Ikasle eta irakasle parte hartzaileei harrera egin ostean, topaketa 10:30tan hasi da, eta 3 bat orduko iraupena izan du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne.

 

Jardunaldian, Claude-Cohen Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac zientzialariek, lehen pertsonan hitz egin dute zientziarekin eta ikerketarekin lotuta duten pasioari buruz. Eta, bide batez, bertan izan diren ikasleek zientzialarien bizipenen eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztien gainean egindako galderei erantzun diete.

 

Topaketa hauen helburu nagusia, zientzia- eta teknologia-ikasketei begirako bokazioa sustatzea da.

 

 

Claude-Cohen Tannoudji

 

Konstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko Goi Mailako Eskola Normalean (École Normale Supérieure-ENS) lortu zuen doktoregoa. 1997an argi laserraren laguntzaz atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik Fisikako Nobel Saria jaso zuen. Cohen-Tannoudjik eta beste zientzialari batzuek diseinatutako teknikek hainbat aplikazio espezifiko sorrarazi dituzte, hala nola zehaztasun handiko ordulari atomikoak, doitasun handiko interferometro atomikoak, eta grabitatearen indarra eta errotazioaren abiadura neurtzeko girometroak.

 

Juan Ignacio Cirac

 

Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta gaur egun Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da (Garching, Alemania). Konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan aditua izanik (informazioan), ordenagailu kuantikoek informazioaren munduan iraultza eragingo dutela iragarri du. Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Wolf Fundazioaren Fisika Saria 2013 jaso ditu besteak beste.

 

Lehendakaria Kristau Eskolaren ikasturtearen zabaltze ekitaldian

Euskal gizartearen etorkizuneko erronkei begira Kristau Eskolak bere asmoa azaldu du ‘Izan(go) Garena’ lelopean.

Ikasturte hasierako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzari eta hezkuntza alderdi osoari lankidetzarako prest dagola azaldu dio erreferentziazko hezkuntza eragile gisa, helburuak eta kohesioa lortzeko bultzatzaile izanik, euskal eskola garatu ahal izateko.

Lehendakariaren hitzak.

lehendakaria

Lehendakaria Kristau Eskolaren ikasturtearen zabaltze ekitaldian

Euskal gizartearen etorkizuneko erronkei begira Kristau Eskolak bere asmoa azaldu du ‘Izan(go) Garena’ lelopean.

Ikasturte hasierako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzari eta hezkuntza alderdi osoari lankidetzarako prest dagola azaldu dio erreferentziazko hezkuntza eragile gisa, helburuak eta kohesioa lortzeko bultzatzaile izanik, euskal eskola garatu ahal izateko.

Lehendakariaren hitzak.

lehendakaria