Egilearen artxiboa: elexpuru

Non dago Julio Nuñez?

Donde está Julio Nuñez en Veleia? titulatzen da Koen Van den Driesschek Ama Atan argitaratu berri duen sarrera. Nuñez da aztarnategiaren zuzendaria, baina ez dago haren arrastorik azkenaldian Arabako erakundeek gaiaz argitaratzen dituzten berrietan. Azkena, Hegoaldeko harresia konpondu behar dutela. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena bihar, azaroak 15, asteazkena, Bergaran

Jardun Euskara Elkarteak antolatu duen hitzaldi zikloaren barruan kokatzen da hitzaldia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Iruña-Veleia, una joya machacada’ artikulua Arabako kontzejuen ‘Herrian’ aldizkarian

Arabako Kontzejuek (udalerria baino erakunde administratibo apalagoak) argitaratzen duten Herrian aldizkaria herrialdeko 326 kontzejuetan zabaltzen da eta 15.000 aleko tirada du. Aste honetan kaleratu denak nire Iruña-Veleia, una joya machacada artikulua dakar.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Elkarretaratzea Arabako Justizia Jauregiaren aurrean, bihar, asteartea

Eguna: asteartea, azaroak 7, 12:00 Lekua: Arabako Justizia Jauregiaren aurrean Bederatzi urte betetzen dira, bederatzi, Iruña-Veleia auzibidean jarri zutenetik. Sei hilabete darama, sei, Arabako Audientziak auzia artxibatu ala epaiketara eraman erabaki ezinik. Bederatzi urte darama Eliseo Gilek tortura hau jasaten. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“La desconocida ‘Iruña’ de Tierras Altas de Soria”, Eduardo Aznar Martinezen artikulua

Atzoko Diario de Noticias de Navarra-n Eduardo Aznar Martinezen La desconocida ‘Iruña’ de Tierras Altas de Soria artikulu txit interesgarria argitaratu zen. Egilea antropologoa eta historialaria da, eta El euskera en la Rioja (2011) liburuaren egilea, besteak beste. 2016koa da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 erantzun

Ostiral honetan Oñatin ‘Euskararen aztarnak Sardinian?’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Un patrimonio histórico secuestrado’, Xabat Antxustegi ikaslearen lana irakurgai

Eustory, estatu mailan egiten den lehiaketa da historialari izateko asmoa duten aurre unibertsitarientzat. Aurten Xabat Antxustegi Ondarruko Institutuko ikaslea aurkeztu da Un patrimonio secuestrado lanarekin.  Bertan, Iruña-Veleiako korapiloaren historia azaltzen du sakon eta argi. Ez du saririk jaso, eta auzia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Jende asko eta interesatua aurtengo azken bisita gidatuan

Joan den larunbatean egin genuen aurtengo azken bisita gidatua. 23 bisitari hurbildu ziren eta bi talde egin ziren, bata euskerazkoa eta bestea gaztelerazkoa. Gehienak gipuzkoarrak, baina nafarrak, arabarrak eta bizkaitarrak ere baziren. Tartean bere tesina Iruña-Veleiaz egin behar duen unibertsitateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bost hilabete eta erdi igaro diren arren, Arabako Audientziaren erabakiaren zain jarraitzen dugu

Lotsagarria!!! Joan den ekainean sarrera hau egin genuen funtsean oraingo gauza bera esateko. Zertan dago Eliseoren auzia? Noiz hasiko da epaiketa?, galdetzen zaigu behin eta berriz. Galdera logikoa, maiatzaren 3an argitaratu baitzen epailearen autoa. Kontua de akusatuek bost eguneko epea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Urriaren 21ean, larunbata, aurtengo azken bisita gidatua

Aurtengo azken bisita gidatu alternatiboa: urriak 21, larunbata, 11:00. Xehetasunak. Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1