Alberto Barandiaran kazetari jaunari, Hernanitik

(Berrian, Noticias de Gipuzkoan eta Zuzeun argitaratu da)

Iruña Veleia gaia dela eta, El Salto hedabidearen arabera, zuk zeuk esana da: “No se puede tirar adelante cuando 26 expertos de primer nivel defienden la falsedad o imposibilidad de la verificación/… La única oportunidad es que el conjunto epigráfico se archive, de alguna manera se olvide y que se excaveel yacimiento en profundidad, al lado de donde salieron los restos, a ver que sale”

Ba, badago beste aukera bat (gutxienez) grafitoak benetakoak diren frogatzeko, eta da, EHB, EAJ eta PSOEren botoekin, Hernaniko Udalak erabaki duena (Bergara eta Eskoriatzako udalei jarraiki): zientzia izan dadila epaile. Zientziak badu tresnarik, grafito baten antzinatasuna zehazteko. Horixe baita zientziaren ezaugarrietako bat: gauzak zehazki neurtzeko tresnak edukitzea, iritzi guztien gainetik. Sendagileari irudi lekioke norbaitek sukarra izatea.Baina, termometroa da sukarra zehazki neurtzen duena. Kasu honetan, badira laborategiak grafitoen antzinatasuna neurtu dezaketenak. Kapaz dira, Zumaiako haitzen antzinatasuna neurtzeko: milioika urteko antzinatasuna. Nola, ba, ez dute neurtuko Iruña-Veleiako grafitoen antzinatasuna!

Beraz, ezin da kasua artxibatu, eta are gutxiago ahaztu, froga zientifikorik egin gabe, espertoak esperto. Bestela, gerta dakiguke Altamirakoa. Alegia, Europako esperto guztiek faltsutzat jo zituztela hango pinturak; eta, “faltsifikatzailea” hil eta gero, esperientziak frogatu zuela benetakoak zirela. Halakorik gertatu ezkero, egingo genukeen ridikulua sekulakoa litzateke. Bataz, esperto guztiek ez dutelako faltsutzat jo; besteaz, zientziak tresna gehiago dituelako, Altamirakoa gertatu zenekoa baino; eta azkenik, akatsa errepikatzea litzatekeelako. Esango genuke, ridikulua egiten hasiak garela: espertoek zioten ez zela posible egiptoar hieroglifikoa agertzea. Eta gerora, Castejonen ere agertu dira.

Indusketa berri bat egitearekin ados, baldin eta arkeologoak, independienteak badira.

Beñi Agirre Oiartzabal
Eñaut Agirre Goia
Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte
Juanjo Uria Zubiarrain

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude