Bittor Kapanagaren kontuak eta kantuak ezagutzeko bisita gidatua

Uztailaren 14an, zapatua, Kapanagazaleak eta Otxandioko Udalak antolatuta, bisita gidatu bat egongo da, 11:00etatik hasita.

Bisitan Bittorren bizitzaren alderdi asko aipatuko dira: euskeraren jatorriaren arloan egindako proposamenak, gure hizkuntza barrutik hobeto ezagutzeko, euskera batua zelan bultzatu zuen,  mundu ikuskerari egin zizkion ekarpenak, adibidez, Euskal Herrian ditugun hiru zuhaitz magikoak, herria suspertzeko bultzatu zituen ekimenak, euskal kulturan zelan hartu zuen parte, euskal kantagintzari egindako ekarpena, etab.

Informazioa eta izena emateko: mikoletaelkartea@gmail.com edo 663 901 248an

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude