Hedabide gehienek ondo jaso dute atzoko prentsaurrekoa

Atzoko teleberrietan ETB1ek eta ETB2k  labur baina txukun eman zuten prentsaurrekoaren berri, irudi ugarirekin. Dozena bat prentsaurreko eman dugu urte hauetan, eta oker ez bagaude, hau da ETBk zerbait ateratzen duen lehen aldia. Itxaropengarria. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere informazio ona eman zuten. Aleak, Berriak, Garak eta Diario Vascok tarte zabala eskaini diote. DVk EFE agentziatik jaso du notizia. Esan behar EFE beti etortzen dela gure prentsaurrekoetara eta ongi islatu ohi duela han esandakoa. Ezin dugu gauza bera esan Correoz, eta are gutxiago Noticias taldeko egunkariez (Noticias de Álava Araban). Correok bidali zuen kazetaria, baina oso gauza laburra atera du. Noticiasek ez zuen bidali, eta hutsaren hurrengoa da atera duena, izenburu barregarri samar batekin. Sintomatikoa. Beste egun baten mintzatuko gara zehatzago talde horren jarreraz gai honen inguruan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude