Artxibatzea eskatzen zuen helegiteari uko eginda, Eliseo Gil eta Oskar Eskribano epaitzeko bidea zabaldu du Arabako Audientziak

 Zortzi urteko instrukzio fasearen ondoren, azkenik joan den maiatzean ezagutu genuen Susana Junquera Bajo epailearen autoa. Haren arabera, ahozko epaiketa egin behar zen, horretarako nahikoa zantzu dagoela iritzita. Eliseo Gilen abokatuak errekurritu egin zuen, hainbat arrazoi emanez, eta auzia artxibatzea eskatu zuen.

Atzo ezagutu genuen Arabako Audientziaren erabakia. Honek ontzat ematen du, oro har, (berotasun handirik gabe, egia esanda) instrukzio epailearen ebazpena, eta iruzur larriaren akusazioa baztertzen duen arren,  bide ematen dio Lurmeneko arkeologoen epaiketari.

Notizia: Berria, Gara, Noticias, Correo. Euskeraren Jatorriaren balorazioa

Ezin esan harrituta gaudenik, ezagutzen baitugu hemengo justizia. Datorren astean adierazpen publikoa egingo du SOS Iruña-Veleiak eta izango dugu astia autoa eta horrek sortu duen egoera analizatzeko. Dena dela, gogoeta xume batzuk:

1) Nola akusa daiteke inor faltsutsailetzat frogatu gabe baldin badago faltsuketa egon dela? Auzi hau aurreiritzirik gabe, arretaz eta denbora eskainiz aztertu dugun ia guztiok ondorio honetara heldu gara: grafito hauek ezin dira faltsuak izan, hau da, benetakoak izateko txartel guztiak dituzte. Hogei txosten baino gehiago idatzi dira ildo horretan.

2) Une honetan, arkeometria laborategi espezializatuek soilik erabaki dezakete auzia. Hilabetean eta diru gehiegi xahutu gabe egin daitekeen gauza. Badira horrelako etxeak Europan: Britania Handian, Beljikan, Suedian… Behin eta berriz eskatu zaie hau Aldundiari eta Epaitegiari, baina ez dute nahi izan. Aitzitik, Madrilgo Kultura Ministerioko laborategira bidali zituzten (IPCE), eta handik etorritako txostena TXAPUZA ITZELA da, ikuspegi tekniko-zientifikotik defenda ezina. Funtzionario batek goikoek agindutakoa egin zuen, eta kito. Gainera, ez zituzten hezurrean (40 bat daude) eta adreilu egosi gabean (25) egindakoak aztertu, errazenak datatzen; benetakotasuna froga zezaketelako, ez dugu zalantzarik.

3) Nolanahi ere, epaitegiek ezin dute erabaki piezak benetakoak diren ala ez, auzi zientifikoa da hori. Epaitegiek frogatu beharko dute Eliseo Gil eta Oskar Eskribano faltsutzaileak direla. Eta zer “froga” dute euren kontra? Aurkitu al dute grafitoak egiten zituzten tailerra? Tresneria? Lekua? Paperik, gutunik, mezu elektronikorik, telefono-deirik… Zerbait? EZERREZ. Irakurrita daukagu 700 orrialdeko polizia-txostena, eta EZER ERE EZ!

4) Orain Aldundiak eta Fiskaltzak akusazioa formulatu behar dute. Frogak “asmatu”, kartzela-zigorrak eta diru-isunak zehaztu, eta abar. Fiskaltzak ez du ahorik zabaldu orain arte eta ez dakigu zer egingo duen. Arabako Aldundiak barrua, larrua izango al du bederatzi urtez akusatuen aulkian eduki duten Eliseo Gil errukarriaren aurka kartzela-urteak eta ehunka mila euroko diru-zigorrak eskatzeko?, jakinda edo behintzat susmatuta errugabea izan daitekeela? Ez nuke Aldundiko buruzagien larruan egon nahi. Gainera gauza hauek lehenxeago edo geroxeago argitu egiten dira eta oraintxe pentsatu beharko lukete historiak nolako hizkiz idatz ditzakeen beren izenak.

5) Euskal Herriko Unibertsitatea da demasia honen autore intelektuala. Honetaz lehenago ere asko idatzi dugu eta gero ere idatzi beharko dugu; utz dezagun, beraz, honetan. Dena dela, ez nuke horko zenbaiten larruan egon nahi.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

6 erantzun Artxibatzea eskatzen zuen helegiteari uko eginda, Eliseo Gil eta Oskar Eskribano epaitzeko bidea zabaldu du Arabako Audientziak-ri

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleiako epaiketarako autoari buruzko balorazio gehiago

  2. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » Más valoraciones sobre el auto para juzgar a Eliseo y Oskar

  3. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Espainiako (in)Justizia sistemak Eliseo eta Oskar dataziorik egin gabe epaituko ditu

  4. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » El sistema de (in)Justicia español quiere enjuiciar a Eliseo y Oskar sin dataciones

  5. Pingback: Basque – Iberian – Paleoeuropean » Blog Archive » After 9 years’ injustice, the wrongdoing continues in Iruña-Veleia

  6. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleia eta Epaiketaren historikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude