Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2018

“Merezi al dugu Iruña-Veleia”, Jose Luis Erdoziaren artikulua Naiz-en

Jose Luis Erdozia Mauleon Etxarri Aranazko irakasleak Merezi al dugu Iruña-Veleia izeneko artikulua argitaratu du Naizen. Zer pentsatua ematen dute  egiten dituen gogoetek. JOSE LUIS ERDOZIA Etxarri Aranatz 30/01/2018 Merezi al dugu Iruña-Veleia? Euskararen historiaren ikuspegitik horrelako garrantzia duen aurkikuntza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 erantzun

Hiru urte ostegunero elkartzen bederatzi urteko bidegabekeria salatzeko

2018-01-25

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Asteburu ederra igaro dezakegu Oiartzungo Olazi Landetxean, eta bide batez Iruña-Veleiako auzia argitzen lagundu

Joan den udazkenean iragarri genuena errepikatzera gatoz. Eskaintza polita Iruña-Veleian bisitan izan direnetzat, eta oro har, auzia argitzearen alde dauden guztientzat. Oiartzungo Olazi landetxeak asteburu eder bat pasatzera gonbidatzen gaitu oso baldintza onetan (prezioa, etxea, kokapena, konpainia…). Ordaintzen dugun  diru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Euskeraren Jatorriaren “Iruña-Veleiaren 4. Nazioarteko berripapera” irakurgai

Euskeraren Jatorriak Iruña-Veleiaren 4. Nazioarteko berripapera izenburua duen bilketa-lana  argitaratu du pdf-ean. Hona hemen atalen tituluak: 1. Sarrera: 9 urtez injustizia nagusi 2. Bideo berria Iruña-Veleiaz 3. Euskal Filologia kolonizatuta? 4. Nazioarteko biltzarrak 5. Bisita gidatu alternatiboak 6. Hiru urte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hedabide asko atzoko prentsaurrekoan eta oihartzun zabala gaurko prentsan

Ikusmina piztu zuen atzoko prentsaurrekoak. Hamaika hedabide hurbildu ziren: ETB, Hamaika Telebista,  Argazki Press, Euskadi Irratia, Radio Vitoria-Radio Euskadi, Onda 0, Alea, Berria, Gara, Diario de Noticias eta EFE agentzia. Deigarria Correo-ren falta, Arabako egunkari salduena. Itxura denez, susmatzen zuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Gaurko prentsaurrekoan irakurritako agiria

Kazetari ugari agertu da gaurko prentsaurrekora. Hona hemen irakurritako agiria, euskaraz eta gazteleraz: SOS Iruña-Veleiaren adierazpena, Arabako Audientziak epaiketaren atea zabaldu duela-eta Iruña-Veleiako auzian Gauza jakina denez, joan den astean Arabako Herrialde Audientziak argi berdea eman zion Iruña-Veleiako kasuan auzipetuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 8 erantzun

SOS Iruña-Veleiak prentsaurrekoa emango du ostegun honetan, auziaren aro berria hizpide hartuta

Gauza jakina denez, joan den astean Arabako Herrialde Audientziak argi berdea eman zion Iruña-Veleiako kasuan auzipetuak dauden pertsonen aurkako epaiketari. Heltzear dagoen epaiketa dela eta, SOS Iruña-Veleiak autoaren eta honaino ekarri gaituzten gertakizunen analisia egingo du. Eguna eta ordua: urtarrilak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Artxibatzea eskatzen zuen helegiteari uko eginda, Eliseo Gil eta Oskar Eskribano epaitzeko bidea zabaldu du Arabako Audientziak

 Zortzi urteko instrukzio fasearen ondoren, azkenik joan den maiatzean ezagutu genuen Susana Junquera Bajo epailearen autoa. Haren arabera, ahozko epaiketa egin behar zen, horretarako nahikoa zantzu dagoela iritzita. Eliseo Gilen abokatuak errekurritu egin zuen, hainbat arrazoi emanez, eta auzia artxibatzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 erantzun

Elkarretaratzea gaur asteartea, 12:30, Justizia Jauregiaren aurrean

Gaur, urtarrilak 9, 12:30, elkarretaratzea egingo da Justizia Jauregiaren aurrean, BESTE BEHIN ERE. Motiboa ezagutzen duzue blog honen irakurleek.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun