‘Euskararen aztarnak Sardinian?’, honen mapa eta ‘Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak’ Durangoko azokan salgai

Pamiela argitalatxearen eta Badihardugu Elkartearen standetan egongo dira salgai Euskararen aztarnak Sardinian? liburua eta toponimoak kokatzen dituen MAPA. Jakin mapa ez dela liburu-dendetan saltzen eta, beraz, eskuratzeko aukera bakarra dela, hitzaldiez aparte. Iruña-Veleiari buruzkoa Badiharduguren standean aurki daiteke.

Bittor Kapanagaren Euskera erro eta gara ere bai. Euskeraren erroez eta etimologiez arduratzen direnei gomendatzen diegu liburua.

Euskeraren Jatorriaren blogean gai hauekin lotuta dauden beste publikazio batzuen berri ematen da.

    

 

ANTTONI ERANTZUNEZ, Sardiniari buruzko liburuak hilarri honi buruz dakarrena jartzen dugu.

Orcoeta (Giuseppe Piras-en argitalpenetik hartua)

ORCOETA edo ORGOETA / BIHONIS

Honek ez du lotura zuzenik liburu honen gai nagusiarekin, baina badu bere interesa. Gorago esan dugu I. mendean Erromak hainbat kohorte bidali zituela islara Pax Romana bermatzera, tartean akitaniarrak. Ardara-n ondorengoa irakurtzen den hilarria agertu zen.[1]

. RCOETA/ . IHONIS·F·/ CON·MIL EX/… OR·AQ/ ..T·ANNO/ .XXI H . Hausturak eta laburdurak osatuta: [O]rcoeta edo [O]rgoeta / [B]ihonis f(ilius) / Con(venus) mil(es) ex / [coh]or(te) Aq/[ui]t(anorum) / [.]XXI h(?) + / —

Horrela itzuliko genuke: ‘Orcoeta, Bihotzen semea, soldadu Convenatarra, Akitaniarren Kohortekoa’.

ORCOETA edo ORGOETA izeneko gudari akitaniar baten hilarriaren aurrean gaude. Orcoeta hobetsiko nuke argazkia ikusita. Lehen aldiz dokumentatzen da izena Sardinian zein euskal eremuan. Baina Akitaniako inskripzioetan bada Orcotar (Orcotarris forman, genitiboan). Azalpenik ez du behar -tar atzizki gentilizioak, baina orco– zer den asmatzea ez da erraza.

eta atzizkiarena oso bitxia da. Guk dakigula, ez da behin ere agertu Akitania-Euskal Herriko epigrafeetan, eta Sardinian agertu behar! Hain harritzekoa ere ez da, kontuan izanda pertsona eta jainko izenak direla ia guztiak, eta -eta atzizki toponimikoa dela beste ezer baino gehiago. Nolanahi ere, askok jarri dute zalantzan atzizkiaren euskal jatorria, Mitxelenak berak, esaterako.[2]

BIHONIS. Luchairek, Gorrochateguik eta abarrek dioten bezala, bihos-en baitan ‘bihotz’ legoke. Biotar, Bihoscin, Bihotus, Bihoxus… agertzen dira Akitaniako epigrafeetan. Hemen ere, nahiz eta txistukaria ez agertu, horixe dirudi.

CON(VENUS), berriz, soldaduaren jatorriaz ariko litzateke. Lugdudum Convenarum (egun, Saint-Bertrand-de-Comminges) zen Akitania hegoaldeko hiri garrantzitsuena. Zonalde horretan epigrafe ugari aurkitu da euskal izenekin.

[1]  Giuseppe Piras. “Un miles della cohors III Aquitanorum”. L’ Africa Romana. Roma 2004, 1543-1556. (Artikulu honi jarraitu diogu hau idazterakoan eta irudiak ere hangoak dira. Gorrochateguiren eta Santos Yanguasen aldetik jasotako laguntza nabarmentzen du Piras-ek).

[2] “No es absolutamente seguro, aunque sí muy posible, que vasc. -eta en el plural de casos locales proceda del lat. -eta, plural de -etum, que se habría introducido en la declinación a partir de un empleo como sufijo de derivación, como colectivo, en nombres de lugar”. Hispánico antiguo y vasco. (Mitxelena 1958, 27. oharra).

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

8 erantzun ‘Euskararen aztarnak Sardinian?’, honen mapa eta ‘Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak’ Durangoko azokan salgai-ri

  1. egilea: Antton

    Ez diat irakurri (oraindik) hire liburua, Juan Martin.
    Baina zer deritzok ORCOETA izen honetaz SARDINIAN? ORCOETA…(B)IHONIS? COHORTE AQUITANORUM…
    Jasoa al huen hire liburuan?

    publicación: AfrRom-15-02-1549 = SRD 01050 = AE 2004, 00674
    datación: 1 a 74 EDCS-ID: EDCS-33600037
    provincia: Sardinia lugar: Aldara / Ardara
    Orcoeta / [B]ihonis(?) f(ilius) / Con(venus) mil(es) ex / [coh]or(te) Aq/[ui]t(anorum) anno(rum) / [1]XXI H M / [

  2. elexpuru egilea: elexpuru

    Bai, Antton, agertzen duk liburuan, argazki, itzulpen, testuinguru eta guzti. Bitxia duk, besteak beste, -eta atzizkia agertzen delako, EH-Akitaniako epigrafeetan agertzen ez dena, eta Mitxelenak -etum atzizki latinotik beharbada eratorria izango zela esan zuena.

  3. egilea: Antton

    ORCO+ETA Sardinian, erromatar garaian idatzia…COHORTE AQUITANORUM…

    Jo pe. Haundia duk, haundixkoa?
    Grafitoa bera ikusterik izan al duk, Juan Martin? Ez zian gaizki irakurriko bada norbaitek eta hark berak EPIGRAPHIK-era oker pasatu…badakit nola gertatzen dira gauza horiek… ezta?.

  4. egilea: Antton

    Irakurri diat hire erantzuna goian, argazkia eta guzti. (Liburua irakurtzeko astia ere hartu beharrean nehok).

    ORCOETA edo ORGOETA…(B)HONIS FILIUS…EX COHORTE AQUINATORUM…erromatar garaietan, Sardinian…

    Ezertxo ere ez zekiat filologiaz baina hausnarketarako bidea ematen dik…
    Milesker.

  5. egilea: Ainhoa Estankona

    Kaixo Juan Martin
    Nire izena Ainhoa Estankona da.
    Urte askotan bizi izan naiz Sardinian eta lehenengo aldiz joan nintzenean, ezin nien nire begien aurrean ikusten nuenari sinetsi ere egin: leku asko eta asko eta asko euskal izenekin betea zegoen.
    Eta zein izan dan nire sorpresa horri buruzko liburua idatzi duzula jakin dudanean.
    Egia esan orain dela aste bat enteratu nintzen Sardiniako aldizkari batean argitaratu zen zuri buruzko artikuloa dela eta.
    Liburuak erosi ditut baina mapa ere erostea nahiko nuke. Nola? Non? Eskerrik asko.

  6. elexpuru egilea: elexpuru

    Atsaldeon Ainhoa: poz haundixa emon dost zure mezuak. Liburua eta mapak Algheroko Sardoa tabernan (katedral ondoan) erosi leizke, baina zure posta elektronikora idatziko dotsut.
    Urteberrion!
    JM

  7. Pingback: ‘Europa Vascónica’. Capítulo 3: por qué el Neolítico principal europeo debe necesariamente ser ‘vascónico’? Razones genéticas, lingüísticas y culturales. – Bagauda

Utzi erantzuna elexpuru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude