Hilabetekako artxiboa: abendua 2017

‘Euskararen aztarnak Sardinian?’, honen mapa eta ‘Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak’ Durangoko azokan salgai

Pamiela argitalatxearen eta Badihardugu Elkartearen standetan egongo dira salgai Euskararen aztarnak Sardinian? liburua eta toponimoak kokatzen dituen MAPA. Jakin mapa ez dela liburu-dendetan saltzen eta, beraz, eskuratzeko aukera bakarra dela, hitzaldiez aparte. Iruña-Veleiari buruzkoa Badiharduguren standean aurki daiteke. Bittor Kapanagaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Euskal toponimia munduan’ liburua argitaratu du Jose Mari Ugaldeak

Euskal toponimia munduan izenburua duen liburua argitaratu du Jose Mari Ugaldea Duralde ikerle markinarrak. Durangoko Azokan jarriko du salgai autoedizioen standean. Aldi berean, webgunea ere ireki du Interneten non, besteak beste, Google maps-en bidez kokatzen diren toponimoak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Iruña-Veleia, 9 urte dataziorik gabe’ bideoa ikusgai

Iruña-Veleia, 9 urte dataziorik gabe izenburua duen bideo laburra argitaratu du Euskeraren Jatorria Elkarteak Youtuben. Merezi du ikustea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Euskararen jatorria, enigma europar bat’ dokumentalaren proiekzioa, eta solasaldia ondoren, astelehenean, Anoetan

Euskararen Egunaren bueltan, Hasier Etxeberria zenak zuzendutako Euskararen jatorria, enigma europar bat (2011) dokumentala proiektatuko da datorren astelehenean Anoetan. Ondoren, ni gonbidatu naute hura komentatzeko, solasaldiari bide eman aurretik. Mikelasagasti auditorioan izango da, arratsaldeko seietan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun