‘Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira?’ artikulua argitaratu dute Argian eta Noticias de Gipuzkoan

Nire Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira? argitaratu da Argian (euskeraz) eta Noticias de Gipuzkoan (gazteleraz). Abuztuan, Noticias de Navarra.

Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira?

“Ikusi duk Altamira? Harri eta zur, mende eta piku pasatu den arren, historia berdin-berdina”, ziostan lagun batek orain dela gutxi.

1879 urtean gaude. Leinu noblekoa da Marcelino Sanz de Sautuola, abokatua ikasketaz, natur zientzia eta arkeologia zalea bokazioz. Udako goiz batez, beste batzuetan bezala, zortzi urteko alaba Mariarekin sartu da Altamirako kobazulora. Aita lanean ari den bitartean, alaba kriseilua hartu eta bazterrak miatzen hasi da. “Aita! Idiak!”, oihuak urratu du ilunpeko isiltasuna, neskatilaren kriseilu dardaratiak zeruko bisonteak argitzen dituen bitartean.

Ezaguna da Altamiraren historia. 2016an aurrekontu handiko pelikula estreinatu zen Antonio Banderas protagonista zuena, Interneten nahi beste artikulu eta dokumental aurki daiteke, eta historia liburuetan ere ondo azalduta dator Sautuola gizajoaren trajedia.

Laguna zuen Juan Vilanova Madrileko Unibertsitateko katedratikoari kontatu zion lehendabizi. Honek ontzat eman zituen aurkikuntzak eta ahal zuen guztian lagundu zion. 1880an Sautuolak liburutxo bat argitaratu zuen Altamirako pinturen eta beste aurkikuntza batzuen berri emanez. Pinturen perfekzioa goraipatuta gero, zera zioen: “Inolako zalantzarik gabe esan daiteke Paleolito Aroa deitzen zaion garaikoak direla” .

Darwinistak, eboluzioaren teorian sinesten zutenak, nagusi ziren orduko eliteen artean, “fixista”rik falta ez zen arren, orain “kreazionistak” esango geniekeenak. “Komunitate zientifikoaren” epaia ia aho-batekoa izan zen. Ezinezkoa zen Paleolito Arokoak izatea. Garai hartako gizakia ez zen hain obra perfektuak egiteko gauza. Giza garuna ez zegoen behar beste garatua. Askok zabaldu zuten ahoa. Probintziako jakintsuren batek bota zuen Reinosa aldetik abereekin negua pasatzera jaitsitako artzainen lana zela. Iritzi “erudituagoak” ere egon ziren: “Institución Libre de Enseñanza” erakunde aurrerakoiko buruetarikoa zen Torres Campos-en arabera, erromatar legionarioek egindakoak ziren, Kantabriarren aurkako gerren garaian. Baina beste batzuek Sautuola seinalatu zuten zuzenean; berak pintatu zituen edo eta margolari frantses bat kontratatu zuen langintza horretarako.

Ez zegoen zirrikiturik zalantzarentzat. Pintura fresko agertzen zen artean, atzo margotua balitz bezala. Eta pintzel oso finak behar horrelako lan baterako, eta garai urrun hartan ez zen halakorik. Eta argia, nola argiztatzen zuten ilunpea? Ez da kedarra markarik ageri tetxuan eta hormetan.

Frantsesak ziren erreferentzia arkeologian, eta Emile Cartailhac autoritate gorena. Elkar ezagutzen zuten, eta Sautuolak, azken heldulekua zela jakinda, gutuna idatzi zion azalpenak emanez eta koba bisitatzera gonbidatuz. Handik denbora luzera jaso zuen erantzuna: ez, ez zen bisitan etorriko, begi-bistakoa baitzen pinturak ez zirela paleolito arokoak.

1889an hil zen Sautuola, denbora baino lehen zahartuta, etsipenak eta tristurak jota. Baina 1902an antzeko pinturak agertu ziren Dordoinako kobetan, eta orduan bihurtu ziren Altamirakoak benetako. Cartailhac-ek, hanka-sartzeaz jabetuta, alarguna eta alaba bisitatu zituen eta pinturak ikusi. “Mea culpa d’un sceptique” izeneko idatzi famatua argitaratuz eskatu zuen barkamena, egindako kalteak atzera bueltarik ez izan arren.

Altamira eta Iruña Veleia, Marcelino Sanz de Sautuola eta Eliseo Gil Zubillaga, historia ia kalkatuak, bigarrenari oraindik kapitulu asko falta bazaizkio ere idazteko. Komunitate zientifikoaren eskemetan ez ziren/dira sartzen ez pinturak eta ez grafitoak. Eta nola egongo ziren/dira ba ezertan oker jakintzaren Olinpoan bizi diren katedratiko eta adituak? Eliza katolikoak ere jarri zuen/du nonbait bere harri-koskorra, dogmaren batekin edo besterekin talka egiten zuen/du, dirudienez, pintura edo grafitoren batek.

Oraindik goiz da ondorio biribiletarako, bizirik jarraitzen baitu Iruña-Veleiako auziak eta ezin jakin nola amaituko den. Lerro hauek idaztean, Arabako Audientziaren teilatuan dago pilota. Hiru legelariz osoturiko erakundeak erabaki behar du auzia ahozko epaiketara eraman, epaileak eskatu bezala, ala artxibatu, Eliseo Gilen abokatuak eskatu bezala.

Bi auzien arteko antza nabarmena izan arren, badira funtsezko diferentziak ere: 1) Altamira ez zen judizializatu, Sautuola ez zuten auzipetu. Eta badakigu zer gertatu den Iruña-Veleian. Duela gutxi legelari batek esaten zigun hemen egin den aldrebeskeriarik handiena auzia epaitegira eramatea izan dela. Gai hau zientifikoa da, eta zientziaren bideak agortu arte ez zen beste pausorik eman behar. 2) XIX. mendean ez zen Arkeometria laborategirik edo eta C14 bezalako teknikarik datazioak egiteko. Asko aurreratu du zientziak alor honetan. Gainera, hezur-irakurle onenak ditugu etxean, eta gauza jakina da berrogei bat grafito hezurrean eginak daudela. Teknika hain erabakigarriak eta merkeak eskura izanda, ez da ulertzen zergatik ez diren erabili nahi. Edo agian oso ondo ulertzen da.

Prentsan irakurtzen dugunez, bederatzi urteko kartzela-zigorra eta 250.000 euroko isuna eska dezake akusazio partikularrak, hau da, Arabako Foru Aldundiak, Gilen aurka. Ausartuko al da doilorkeria hori egitera, jakin-jakinean ez dagoela froga txikienik ere lehengo zuzendariaren aurka? Oposizioko alderdiek eta euskal elite kulturalak itsu eta mutu jarraituko al dute horrelako bidegabekeria baten aurrean?

Antzeko piezak agertu beharko ote dute beste nonbait, Frantzian adibidez? Honaino helduta, jar gaitezen hemengo indusketa batean aurtengo udan euskarazko grafitoa aurkitzen duen arkeologoaren larruan. Ai ama! Zer egin?

Altamira pelikulako fotograma

Iruña-Veleia, ¿la Altamira del siglo XXI?

“Has visto Altamira? Me quedé pasmado; han pasado ciento y pico años, y la misma historia”, me decía hace poco un amigo.

Estamos en 1879. Marcelino Sanz de Sautuola, varón de linaje noble, es abogado de profesión, y naturalista y arqueólogo de afición. Una mañana de verano, como otras tantas veces, entra en la cueva de Altamira acompañado de su hija María. Mientras el padre trabaja, la hija agarra otro candil y se divierte inspeccionando los recovecos de la cueva. “Papá, bueyes pintados!”, la voz retumba en la oscuridad, mientras la temblorosa luz sigue alumbrado los bisontes del techo.

La historia de Altamira es bien conocida. No hace mucho, en 2016, se ha estrenado una película de gran presupuesto protagonizada por Antonio Bandera; son incontables los artículos y documentales que se pueden encontrar en Internet sobre el tema, y también los libros de historia reflejan adecuadamente la tragedia del desafortunado Sautuola.

Comunicó primeramente su descubrimiento a su amigo Juan Vilanova, catedrático de la Universidad de Madrid. Este lo dio por bueno y le apoyó en todo lo que pudo. En 1880 Sautuola publicó un pequeño libro en el que informaba entre otras cosas sobre las pinturas de Altamira, con dibujos realizados por un amigo pintor. Después de alabar la perfección de la hechura, concluía diciendo que las pinturas pertenecían “sin género alguno de duda a la época denominada con el nombre de paleolítica”.

Los darwinistas, es decir, los que creían en la evolución, constituían la élite cultural de la época, aunque tampoco faltaban los “fixistas”, que ahora llamaríamos “creacionistas”. El veredicto de la comunidad científica fue casi unánime: no podían ser de época paleolítica. El hombre de aquella época no era capaz de realizar obras tan perfectas. El cerebro humano no estaba suficientemente desarrollado. Algún sabio local manifestó que podrían ser obra de pastores de la comarca de Reinosa que bajaban a la costa en invierno con el ganado. Hubo opiniones mucho más “eruditas”. Según Torres Campos, uno de los líderes de la progresista “Institución Libre de Enseñanza”, los autores de las pinturas habrían sido legionarios romanos que luchaban en las guerras cántabras . Pero otros señalaron directamente a Sautuola como el autor de las falsificaciones, y se habló de que habría contratado a un pintor francés para ello.

No existía resquicio para la duda. La pintura se conservaba fresca todavía, como si se hubiera realizado ayer. Y se habrían necesitado pinceles finísimos, y no había tal cosa en época tan remota. Y además, ¿cómo iluminaban el sitio? No se encuentran restos de hollín en el techo o en las paredes.

Los franceses eran la referencia en arqueología y Emile Cartailhac la máxima autoridad. Se conocían con anterioridad y Sautuola acudió a él como último recurso. Le escribió una carta proporcionándole todos los detalles e invitándole a visitar la cueva. No recibió respuesta hasta transcurrido mucho tiempo; declinaba la invitación porque era evidente que las pinturas no eran del Paleolítico.

Sautuola murió prematuramente en 1889, consumido por la desdicha y la depresión. Pero en 1902 se descubrieron varias cuevas con pinturas similares en la Dordoña y fue entonces cuando las de Altamira se volvieron auténticas. Cartailhac, consciente de su error, visitó a la viuda y a la hija de Sautuola y visionó la cueva. Publicó su famoso escrito titulado “Mea culpa d’un sceptique” en el que reconocía su error y pedía perdón, aunque el daño causado era ya irreparable.

Altamira e Iruña-Veleia, Marcelino Sanz de Sautuola y Eliseo Gil Zubillaga, historias casi calcadas, aunque a la segunda le faltan aún muchos capítulos para escribir. Ni las pinturas ni los grafitos cabían/caben en los esquemas de la “Comunidad Científica”. ¿Y cómo iban/van a estar errados en algo los ilustres catedráticos y expertos que habitan en el Olimpo del saber? Parece ser que la iglesia católica también ha aportado sus granitos de arena en ambos casos, por lo visto algunas pinturas y grafitos chocaban/chocan con algún que otro dogma.

Todavía es pronto para llegar a conclusiones definitivas, pues el caso de Iruña-Veleia sigue vivo y no sabemos cómo va a terminar. En el momento de redactar estas líneas la pelota está en el tejado de la Audiencia Provincial de Álava. Este ente formado por tres juristas es el encargado que decidir si se lleva definitivamente a juicio, como ha pedido la jueza de instrucción, o si se archiva el caso, como ha pedido el abogado de Eliseo Gil.

Aunque las similitudes entre ambos casos son impresionantes, también existen diferencias de calado: 1) No se llegó a judicializar Altamira, Sautuola no fue procesado. Y ya sabemos lo que está pasando con Iruña-Veleia. Muchos juristas nos han comentado que el mayor disparate que se ha cometido ha sido llevarlo a la vía judicial. Estamos ante un tema científico y no se debía de haber dado ningún otro paso hasta agotar los caminos de la ciencia. 2) En el s. XIX. no existían laboratorios de Arqueometría o técnicas de datación como el C14 . Además tenemos en casa los mejores lectores de huesos, y es cosa sabida que existen unos 40 grafitos hechos sobre ese soporte. No se entiende por qué no se quieren usar técnicas tan decisorias como económicas en este caso. O quizás se entiende muy bien.

Según informa la prensa, la acusación particular, es decir, la Diputación Foral de Álava, puede pedir penas de hasta nueve años de cárcel y 250.000 euros de multa contra Eliseo Gil. Se atreverá a cometer tal barbaridad, sabiendo a ciencia cierta que no existe ninguna prueba contra el anterior director? ¿Los partidos de la oposición y la élite cultural vasca seguirán con los ojos vendados ante tamaña injusticia?

¿Tendrán que descubrirse piezas parecidas en algún otro lugar, por ejemplo en Francia? Pongámonos por un momento en la piel del arqueólogo que encuentra este verano en nuestro país un grafito en euskera. !Madre mía!, ¿Qué hago yo ahora?

Juan Martin Elexpuru

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude