Hilabetekako artxiboa: uztaila 2017

‘Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira?’ artikulua argitaratu dute Argian eta Noticias de Gipuzkoan

Nire Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira? argitaratu da Argian (euskeraz) eta Noticias de Gipuzkoan (gazteleraz). Abuztuan, Noticias de Navarra. Iruña-Veleia, XXI. mendeko Altamira? “Ikusi duk Altamira? Harri eta zur, mende eta piku pasatu den arren, historia berdin-berdina”, ziostan lagun batek orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Oraindik bada lekua datorren igandeko bisitarako

Iragarri genuen bezala, datorren igandean, uztailak 30, bisita gidatu alternatiboa daukagu. Oraindik bada nahikoa leku. Beraz, bisita egin gabea bazara, animatu. Oso eguraldi ona dago iragarrita. Xehetasunak hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Enrike Lekuona hil da istripu baten ondorioz

Enrike Lekuona Muñoz (Hondarribia 1945) itsas-ingeniaria zen lanbidez. Hemen eta hemen haren bizitzari eta gure artetik eraman duen istripuari buruzko zenbait xehetasun. Besteak beste, Aranzadiko Arkeologia saileko kidea zen. Iruña-Veleian izan genuen bisitan 2015ean, eta bazkal-ondorengo hitzaldian luze mintzatu zitzaigun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Uztailaren 30ean, igandez, egingo da hurrengo bisita gidatu alternatiboa

Bi talde antolatu izan genituen udaberrian, Zizurkilgoa eta Hernanikoa, baina uztailaren 1ean egin zen aurtengo lehen bisita gidatu “librea”.  Leku ezberdinetatik etorritako 20 lagun bildu ginen eta oso giro onean igaro genuen goiza. Hurrengo bisita uztailaren 30ean, igandez, egingo da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun