‘Zaintza neutrala’, Gontzal Fontanedaren gutuna Berrian

Gontzal Fontaneda gasteiztarraren gutuna agertu zen ekainaren 14ko Berrian:

“Dirudienez, Iruña-Veleiaren auzian azkenean epaiketa izango da. Salatuak errugabeak ala errudunak diren ebatzi beharko da. Eta horretarako, grafitoak aztertu beharko dituzte, benetakoak ala faltsuak diren jakiteko.

Arabako Foru Aldundiak, salatzaileak, eta epaile izapidegileak grafitoak faltsuak direla baieztatu arren, ez dago batere frogarik. Aldundiaren aldeko adituek faltsuak, apika, direla bakarrik uste dezakete, Eliseo Gilen aldeko adituek benetakoak agian direla bakarrik uste duten bezala. Usteak bakarrik daitezke, grafitoei data jartzeko azterketa inork ere egin ez duelako; Aldundiak eta beraren aldeko adituek ez dute nahi eta epaileak ez du exijitzen eta. Nabaria da konponbide bakarra azterketa dela (Eliseo Gilek hasieratik eskatu duena). Aldundiak nahi ez duenez eta epaileak exijitzen ez duenez gero, martxoan Eusko Jaurlaritzari gutun bat bidali nion, grafitoen azterketa eginarazteko baimena epaileari eska ziezaion. Egokia ez zela erantzun zidan. Martxoan erregu bat aurkeztu nion epaileari, grafitoak Jaurlaritzaren zaintza neutralpean jar zitzan eskatuz. 2017, Eliseo Gilen birgaikuntzaren urtea.”

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude