Arabako Audientziaren erabakiaren zain

Zertan dago Eliseoren auzia? Noiz hasiko da epaiketa?, galdetzen zaigu behin eta berriz. Galdera logikoa, maiatzaren 3an argitaratu baitzen epailearen autoa; orduan hedabideek esan zuten, eta geuk ere bai, hamar egun zutela diputazioak eta fiskaltzak akusazioa zehazteko edota artxiboa eskatzeko. Hilabete pasatu da eta berririk ez.

Kontua de akusatuek bost eguneko epea zutela autoa errekurritzeko, apelazioa egiteko, hauen abokatuek hori egin zutela artxiboa eskatuz, eta orain Arabako Audientziak erabaki behar duela errekurtso horiek onartu ala ez. 

Arabako Audientziak sei hilabeteko epea omen du erabakia hartzeko, baina normalean hilabete edo hilabete eta erdi behar izaten omen du. Beraz, epaileak instrukzioa zortzi urte luzatu ondoren, orain Audientziak berak luzatu dezake auzia. Logikoa litzateke laster berriak izatea, baina orain artekoa ikusita, hobe pronostikorik ez egitea.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Arabako Audientziaren erabakiaren zain-ri

  1. Pingback: Arabako Audientziaren ebazpenaren zain albisterik gabe. JM Elexpuru | Ostraka euskalduna

Utzi erantzuna xorinokantharia(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude