Hilabetekako artxiboa: ekaina 2017

Arabako Audientziaren zain, osteguneroko bilkurekin jarraitzen dugu

2017-06-22

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

‘Zaintza neutrala’, Gontzal Fontanedaren gutuna Berrian

Gontzal Fontaneda gasteiztarraren gutuna agertu zen ekainaren 14ko Berrian: “Dirudienez, Iruña-Veleiaren auzian azkenean epaiketa izango da. Salatuak errugabeak ala errudunak diren ebatzi beharko da. Eta horretarako, grafitoak aztertu beharko dituzte, benetakoak ala faltsuak diren jakiteko. Arabako Foru Aldundiak, salatzaileak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Uztailaren 1ean egingo da aurtengo lehen bisita gidatu alternatiboa

IRUÑA-VELEIA, bisita gidatu alternatiboak 2017 2015 eta 2016ko bisitak arrakastatsuak izan ziren.  20 egin ziren eta ia 600 lagunek hartu zuten parte. Bisitariak gustura, antolatzaileak ere bai. Uztailaren 1ean, larunbata, izango da aurtengo lehenengo bisita. Bi talde egingo dira, bata … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Arabako Audientziaren erabakiaren zain

Zertan dago Eliseoren auzia? Noiz hasiko da epaiketa?, galdetzen zaigu behin eta berriz. Galdera logikoa, maiatzaren 3an argitaratu baitzen epailearen autoa; orduan hedabideek esan zuten, eta geuk ere bai, hamar egun zutela diputazioak eta fiskaltzak akusazioa zehazteko edota artxiboa eskatzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Hernaniarrak eta zizulkidarrak bisitan

Joan den igandean, Dobera Euskara Elkarteak eta Hernani Errotzenek antolatuta, bisita gidatua egin zen Iruña-Veleiara. Zizurkildar batzuk ere bildu ziren taldera. Hogeitamar bat lagun izan ginen denera. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, goiz ederra pasatu genuen giro ezin hobean. Hernani-zizurkildarrak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ostegunean aurkeztu zen hedabideen aurrean ‘Euskararen aztarnak Sardinian’

Joan den ostegunean aurkeztu zen Donostian nire Euskararen aztarnak Sardinian. Ari da hedabideetan oihartzuna izaten.   Pamielaren webguneko bideoa Diario Vasco-n Felix Ibargutxik egindako elkarrizketa luzea. Garako kronika, Ariane Kamiorena (ez dugu aurkitzen Interneten). Bestalde, Euskadi Irratian Mezularian, Onda Vascan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1