Hilabetekako artxiboa: maiatza 2017

Aste honetan argitaratuko da “Euskararen aztarnak Sardinian?” liburua

Pamielak editatzen du eta 380 orrialde eta 160 bat ilustrazio izango ditu. Datorren larunbatean, maiatzak 27, Zarauzko Garoa liburutegian egingo da lehen aurkezpena (13:40) Literaturia Jardunaldien barruan  Editore lanak egin dituen Jose Angel Irigarairekin hogei bat minutuko solasaldia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Murgitik Apinaizera Duratik igaroz”, Euskaltzaindiaren herri-izendegiaz gogoetan

Maiatzaren 17an artikulu hau agertu zen Berrian. 2017-05-17 / Juan Martin Elexpuru – Idazlea Igarriko zenuke nondik nora ibili garen, irakurle? Nahikoa lan. Ba horrelaxe idatzi beharko zenuke Euskaltzaindiaren «irizpen eta gomendioei» jarraitzera, ezen Murgiatik Apellanizera Duranatik igaroz jarriko bazenu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Epailearen autoaren kritika eskuragai pdf-an, euskeraz eta gazteleraz

Blog honetan atalka argitaratu nuen autoaren kritika, euskeraz. Orain osorik jaitsi daiteke pdf-an, eta gaztelerazko bertsioa ere bai. Gustokoa baduzu, zabaldu zure inguruan, mesedez. euskeraz eta gazteleraz

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Enrike Ruiz de Gordoaren adierazpen mamintsuak: ‘Con el caso Iruña Veleia se ha destruido la vida personal y profesional’

Enrike Ruiz de Gordoa Gasteizko Udaleko Kultura Zuzendaria izan da urte luzez, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Radio Vitorian hitz egin du gaur. Audioa. ‘Con el caso Iruña Veleia se ha destruido la vida personal y profesional’                                                                               15/05/2017 Enrike Ruiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Diputazio Plazako bilkurekin jarraitzen dugu

Gauza jakina denez (guretzat, baina ez dirudienez, hedabideentzat), 2015eko urtarrilean hasita, ostegunero biltzen gara Eliseori gure elkartasuna adierazteko eta Iruña-Veleiarekin egiten ari den injustizia salatzeko. Tarteka, Justizia Jauregiaren aurrean ere manifestatzen gara. Bilkurekin jarraituko dugu, eta gogo handiagoz gainera, injustizia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Goiena Telebistan elkarrizketa epailearen autoaz

Joan den astean elkarrizketa egin zidaten Goiena Telebistan Txomin Madina kazetariaren eskutik. Hemen ikus daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Autoa piezaz pieza desmontatzen (eta 4)

8.- “Unanimidad científica”? Diputazioak faltsutasuna dekretatu zuen egunean (2008-XI-19) txosten bakarra zegoen entregatuta Hona hemen txostenen sarrera-datak, zigiluen arabera: Gorrochategui: 2008-VI-25; Cipres-Santos: 2008-XI-20; Trebolle: 2008-XI-24; Azkarate: 2008-XII-3; Lakarra: 2008-XII-3; Nuñez: 2008-XII-4; Galán: 2008-XII-10; Velázquez: zigilurik gabe; Madariaga: zigilurik gabe; Legarda: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Autoa piezaz pieza desmontatzen (3)

6.- Rubén Cerdánen kasua. Gaitzesgarria iruditzen zaigu oso Rubén Cerdánen jokaera. Kalte ikaragarria egin dio Lurmenen eta Eliseoren irudiari zein auzia argitzearen aldeko mugimenduari. Orban beltza. Berak esaten du Frantziako CNRS laborategietan egin zituela analisiak, baina orain arte sekula ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Autoa piezaz pieza desmontatzen (2)

5.- IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de España), Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiko analisiak: iruzur hutsa. 1) Jose Vicente Navarro Gascón funtzionarioaren txostena Gure ustez, erakunde honek iruzur galanta egin zuen: a) piezak jasotzerakoan: ez zituen eraman hezurrezko eta adreiluzko piezak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 erantzun

Frankismoan eta neofrankismoan, berdintsu: sare sozialetan zabaltzen ari den agiria

Agiri adierazgarri hau ari da zabaltzen sare sozialetan. Nolanahi ere, Arabako Kultura Ahalduna, Igone Mz de Luna, oso pozik dagoela dirudi autoarekin, hori dio behintzat gaurko DNA-n. Laster jakingo dugu are eta doilorrago jokatzen duten Eliseorekin haren kondena bilatuz, ala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun