Hackeatu egin dute gure bloga, eraso informatikoa izan da

Atzo harriduraz ikusi genuen azken bi hilabete eta erdiko gure sarrera guztiak desagertu egin direla, hogei bat, eta haien lekuan ingelesezko bat zegoela. Harremanetan jarri Goienako teknikariarekin eta honek konfirmatu digu hackeatu egin dutela, eraso informatikoa izan dela. Eta Goienan kokaturiko blogen artean, gureari bakarrik eraso diotela, antza. Ez dakigu sarrerok eta haiei lotutako iruzkinak berreskuratu ahal izango ditugun segurtasun kopietatik.

Horixe bakarrik falta zitzaigun. Nor ote erasotzailea?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Hackeatu egin dute gure bloga, eraso informatikoa izan da-ri

  1. Pingback: Iruña Veleia: JM Elexpururen bloga hackeatu dute. | Ostraka euskalduna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude