Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2017

“Un juzgado de Vitoria gana el premio al más eficaz del Estado”

Hamaika ikusteko jaio ginen.  CGPJ delakoak ematen duen saria jaso du Gasteizko V. Auzitegiak, estatuko epaitegi eraginkorrena izateagatik. Eliseo Gilen auzia daramana I. auzitegia da, Susana Junquera Bajo andereak zuzentzen duena. Zortzi urte darama kasuarekin instrukzio fasean, EHko zaharrena, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Batua vs Euskalkiak eztabaida dela eta, komikia Jakin aldizkariko kontrazalean (zugaz/art, Unai Iturriaga)

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hernaniko hitzaldiaren bideoa ikusgai

60 bat entzule, aretoa ezin hobea, antolaketa oso ona. Entzuleak ez dakit baina ni oso gustura geratu nintzen urtarrilaren 12ko hitzaldiarekin. Ondorengo solasaldia ere bizi-bizia izan zen.  Karlos Uragak egindako erakusketak ere ikusmin handia sortu zuen. Milesker Dobera eta Nabarralde antolatzaileei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Ulrike Fritz egiptologoaren hitzaldia bihar Stuttgart-en Iruña-Veleiaz

Ulrike Fritz egiptologo alemaniarrak hitzaldia emango du bihar Stuttgart-en (Alemania) Iruña-Veleiako grafitoez. Txosten baten egilea da Ulrike, eta gainera ponentzia aurkeztu zuen gure azken biltzarrean.  Irakurtzen dugunez, 20 euro izango da sarrera. Eskerrak Miguel Thomsoni informazioagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

‘Salba dezagun Iruña-Veleia’, Jexux Eizagirre Portillo-k Urumeako Kronikan

Hernanin argitaratzen den Urumeako Kronikan Salba dezagun Iruña-Veleia izeneko artikulua argitaratu du Jexux Eizagirre Portillok. Sarrera bat eta  jaitsi daitekeen  31 orriko pdf-a, zeinetan, batez ere, Lakarrak ezinezkotzat jotako URDIN hitzaz diharduen luze eta zabal.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Aginteak du giltza’, Joan Mari Irigoienen artikulua Berrian

Gaurko Berrian Aginteak du giltza izenburua duen iritzi-artikulua argitaratu du Joan Mari Irigoien idazleak. Bikaina iruditu zaigu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Hernanin hitzaldia Iruña-Veleiaz datorren ostegunean

Eguna eta ordua: urtarrilak 12, osteguna, 19:00 Lekua: Hernani, Biteri, areto nagusia Hitzaldia: Iruña-Veleia, zertan da? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru Moderatzailea: Tomas Elortza Antolatzaileak: Dobera, Nabarralde

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1