Hilabetekako artxiboa: iraila 2016

Enkarteladek jarraitzen dute Aldundiaren plazan

2015eko urtarrilean hasita, ostegunero egiten da enkartelada Arabako Diputazioaren aurrean (20:00). Urrian, Justizia Jauregi aurrera pasatuko dira horietako batzuk. Iragarriko ditugu egunak eta orduak. 2016-09-29

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Datorren igandean, urriak 2, egingo da hurrengo bisita gidatua, gazteleraz

Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Datorren igandean, urriak 2, egingo da hurrengoa, gazteleraz. Parte hartzea pentsatua duenak eman dezala izena ahalik eta azkarren: bisitak. sosirunaveleia@gmail.com Ondo bada, bisita gehiago ere antolatuko ditugu udazken honetan. Joan den larunbatean euskerazkoa egin zen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Oraindik eman daiteke izena larunbateko bisitarako

Bildu da nahikoa jende larunbateko bisitarako, baina oraindik bada lekua. Beraz, interesa duena garaiz dago apuntatzeko. Animatu! Bide batez, esan bazkarira eta solasaldira geratzeko asmoa duzun.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Jende gutxik eman du izena larunbateko bisitarako

Oraindik jende gutxik eman du izena datorren larunbatean, irailak 24, euskeraz egingo den bisita gidatu alternatiborako. Hamabost bat lagun ez badira biltzen, ez da egingo. Hemendik deia egiten diegu interesatuak leudekeen guztiei apunta daitezen: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Berriro abian bidegabekeriaren aurkako ostegunetako bilkurak

2015eko urtarrilean hasita, ostegunero-ostegunero elkarretaratzea egiten da Arabako Foru Aldundiaren aurrean. Oraindik hedabideek ez dute honen berri eman. Udako etenaldiaren igarota, ostegun honetan egin da ikasturte honetako lehena. 2016ko irailaren 15eko elkarretaratzea

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Irailaren 24an euskeraz eta urriaren 2an gaztelaniaz, hurrengo bisita gidatu alternatiboak

Bisita gidatuekin jarraitzen dugu. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko. Hona hemen hurrengoak: irailak 24, larunbata, euskeraz urriak 2, igandea, gaztelaniaz Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com Hitzordua: 10:45 aztarnategiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Lakarrak eta Gorrochateguik identitate faltsuaz (‘Txatxi Piruli’, ‘Satorrotas’) Interneteko foroetan idatzirikoak (2006-2009) argitaratu ditu Ama Atak

Las dos caras de J. Gorrochategui y J. Lakarra: Un secreto a voces, jarri diote titulua. SOS Iruña-Veleiako Ikerketa Taldeak sinatuta, euskal unibertsitate publikoan katedratiko diren Joseba Andoni Lakarra eta Joaquín Gorrochateguik Interneteko foroetan ezizenez  sinaturiko komentarioak argitaratu ditu Ama … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun