Iruña-Veleiaz erreportaje zabala igandeko Berrian

Ekainaren 5eko Berriak portada eta beste zazpi orrialde hartzen dituen erreportaje zabala eskaini dio gaiari, Iñigo Astiz kazetariaren eskutik. Bakoitzak bere iritzia izango du, jakina, eta nik neurea emango dut, xehetasunetan gehiegi sartu gabe.

Berria

Lehenengo eta behin, txalotu egunkariak eta batez ere  kazetariak egin duten ahalegina. Urteak dira horrelako erreportajerik ez zela argitaratzen hedabideetan, eta gaia plazaratze hutsa ere ausardia erakustaldia iruditzen zaigu, eta aurrerapausoa auzia argitze bidean. Bestalde, hainbeste gauza gertatu da, hainbeste informazio dago, hain kontrajarriak dira jarrerak… Ez da erraza hori guztia laburbildu eta errelato koerente bat egitea. Kazetaria ahalegindu da bi posturen argudio nagusiak islatzen, eta iruditzen zait lortu duela, neurri batean behintzat. Beraz, berriro ere txaloak Iñigo Astiz kazetariari.

Horrelakoetan gertatu ohi den bezala, alde bakoitzak pentsatzen du berearen zenbait puntu inportante islatu gabe geratu direla. Esate baterako, nik faltan bota dut Harrisen iritzia, edo benetakotasunaren aldeko hogei txosten zientifikoen aipamena, edo Txillardegiren gutunak, edo IPCEren analisiez aritzean hezurrezko eta adreiluzko piezak aztertu nahi ez izana, edo Nuñezen txikizioaren aipu zehatzagoa, edo… Baina ziur asko beste aldekoek ere kexu berdintsuak izango dituzte.

Gustatu ez zaidana, eta garbi esango dut, Alberto Barandiarani editorial kutsuko zutabea eskatu izana. Barandiaran faltsutasunaren tesiaren alde lerratu zen oso goiz, eta horretan jarraitzen du, ikusten dugunez. Eskubide osoa du noski, baina niri iruditzen zait ez dela pertsona egokiena erreportajean agertzen den iritzi-artikulu bakarra sinatzeko; gauza orekatu bat egin nahi bada, behintzat; ala Berriak bere ildo editoriala zein den gogoratu nahi izan digu?

Beste batean mintzatuko gara Barandiaranen artikuluen edukiez.

Esanak esan, zorionak Berriari eta Iñigo Astiz kazetariari.

Erreportajearen barruan: Arkeologoen odisea judizialaFibularen kasua Veleiaren ispiluan, eta Beste iruña-Veleia bat bada

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Iruña-Veleiaz erreportaje zabala igandeko Berrian bidalketan

  1. egilea: Koen

    Eta non dago Nuñez? Oporretan dago?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude