“Iruña-Veleia, 7 urte”, Maite Larrañagaren gutuna Goienan

Azaroaren 13ko Goienan Maite Larrañaga bergararraren gutun hau agertu zen:

Iruña-Veleia, 7 urte

Datorren eguenian, azaruaren 19xan, 7 urte beteko die Arabako Diputaziñuak Iruña-Veleiako aztarnategixa itxi eta Eliseo Gil eta bere lantaldia baztartu zittuala, bertan aurkittutako grafituak faltsutzat jota.

Diputaziñuak berak izendatutako aditu taldia izan zan aurkikuntzok faltsutzat jo zittuana, eta hedabidien laguntzaz badirudi jende asko iritzi horrekin geldittu zala buelta gehixau emoteke.

Baina ez dago gaixan asko sakondu biharrik egindako aldrebeskerixez konturatzeko, eta kontutan hartzekua be bada badala nazioarte mailako beste aditu talde bat aurkikuntzen benetakotasunaren alde egin dabena.

Ezohiko aurkikuntza honek benetakuak izanez gero, oso haundixa litzake altxorra gure ondare, kultura, hizkuntza, nortasun eta seme-alabendako, eta horregatik jendia animauko neuke, beste edozein gaikin bezela, komunikabidietan esan edo esan ez danaz gain, ikusmira zabaldu eta gaixan gehitxuau sakontzera.

Eta benetakotasun edo faltsutasun hori behingoz zehazteko, biharrezko azterketa, ikerketa eta analisisak egitteko eskaera luzatzia nahiko neuke, SOS Iruña-Veleiak bere web orrixan daukan manifestuakin bat egiñez.

Bestalde, biharrezko froga horrek egin eta kontrakua definitiboki demostratzen ez dan bittartian, Eliseo Gili eta beste kaltetuei nere elkartasuna adieraztia nahiko neuke.

Eta azkenik, Juan Martin Elexpuru, SOS Iruña-Veleia eta etsi ez eta sinisten daben hortan lanian jardun daben lagunei eskerrak emotia nahiko neuke.

Beste barik, danok animau eta ezagutu gure harribitxia, eraiki zure iritzia!

Maite Larrañaga, Bergara

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude