Hilabetekako artxiboa: iraila 2015

Irailaren 26ko bisitako zenbait argazki

Hogeita hamar lagun bildu ginen joan den larunbatean. Oso giro ederrean igaro genuen eguna. Hona hemen hiru argazki. Hurrengo bisitak: urriak 4, gaztelaniaz; urriak 18, euskeraz

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Hay suciedad en Álava”, Gontzal Fontanedaren artikulua Naiz-en

Gontzal Fontaneda filologo gasteiztarrak Hay suciedad en Álava izeneko artikulua argitaratu du Naizen. Eliseo Gilen egoera dramatikoa gogora ekartzeaz gain, astindu ederra ematen die auzi madarikatu honen erantzuleei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bisita gidatuei buruzko informazioa Argia digitalean

Irailaren 24an Argia digitalean, Pello Zubiriak sinatuta, informazio zabala agertu da guk antolatzen ditugun bisita gidatu alternatiboei buruz. Ostegunero egiten dugun elkarretaratzearen berri ere ematen da. Esan beharra dago lehenengo hedabidea dela (auzo edo eskualde mailako baten bat kenduta) bisitez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Agur jaunak eta andreak eta…”, Gontzal Mendibil Garan

Gontzal Mendibilen Agur jaunak eta andreak eta… artikulu txit interesgarria argitaratu du gaurko Garak,  Agur Jaunaren letra berria, EITBren “Baskoniako historia bat” dokumental saila eta abar hizpide hartuta. Iruña-Veleiaz ere egiten du gogoeta: “Beraz, historia ere baten batzuen interesetan eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Euskaldunizar a la fuerza” El País-eko artikulua, “Baskoniako historia bat”ekin sintonian

Merezi du irakurtzea. Irailaren 23ko El País-en Jose Luis Barberiak sinatzen duen “Euskaldunizar a la fuerza” artikulua dator. Besteak beste,  Joseba Abaitua “Baskoniako historia bat” saileko “Euskalduntze berantiarra” atalaren gidoilaria aipatzen du bere tesi ultranazionalista espainiarrak oinarritzeko. Eta pentsatze hutsarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Irailaren 26ko bisita beteta, aukera urriaren 4an eta 18an

Ez da lekurik gelditzen irailaren 26ko bisitarako. Oraindik badago tokia urriaren 4an (gazteleraz) eta 18an (euskeraz) egingo direnerako. Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Irailak 26, urriak 4, urriak 18, hurrengo bisita gidatuak

Arrakasta handiz hasi ginen bisita gidatu alternatiboekin abuztuaren 1ean. Orain artekoak gainezka egon dira eta jendea oso pozik geratu da. Hurrengo bisitak: Irailak 26, larunbata (euskeraz) Urriak 4, igandea (gazteleraz) Urriak 18, igandea (euskeraz) Bisita-ordua: 10:30-13:00. Harresien kanpoaldea eta Arkizeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat?

Irailaren 10ean ETBn ikusi ahal izan genuen EITBk ekoiztu eta duela urtebete Donostiako Festibalean aurkeztu zen Baskoniako historia bat dokumentala. Alberto Santana da zuzendaria eta Joseba Abaitua atalaren gidoilaria. Honela aurkeztu du EITBk dokumentala bere webgunean:” El programa “Baskoniako Historia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 26 erantzun

Ostegun honetan hasiko dira berriro asteroko elkarretaratzeak Arabako Aldundiaren aurrean

2015eko urtarrilean hasi ginen elkarretaratzeak egiten Arabako Aldundiaren Plazan kereila kentzeko eskatuz eta Eliseo Gili babesa emanez. Oporrak igarota, ostegunero egingo dira hemendik aurrera, iluntzeko zortzietan. Gonbidatuta gaude. Otsailaren 19ko elkarretaratzea

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bisita gidatu jendetsuak larunbatean eta igandean

Oso jendetsuak eta arrakastatsuak izan dira asteburu honetako bi bisita gidatu alternatiboak. Eguraldi bikaina bi egunetan. Larunbatekoa erderaz izan zen eta 35 bisitari izan zituen. Igandean, euskeraz, 20 lagun bildu ziren, gehienak Usurbil eta Errenteriakoak. Ordubete bat eman genuen harresien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1